«Michel de Montaigne»: berrikuspenen arteko aldeak

t
t
Aitak, Italiako gerretan italiar [[humanismo]]aren zale eginda, seme zaharrenaren ama hizkuntza [[latin]]a izatea nahi zuen, eta, horretarako, frantsesez ez zekien alemaniar irakasle bat ipini zion. Zazpi urte bete zituen arte beraz Michelek ez zuen latina ez zen beste hizkuntzarik entzun.
 
Montaigne berez zegozkion aristokraziako lanetan aritu zen, [[Perigueux]]eko ''Cour des Aides''-en aurrena, eta Bordeleko Legebiltzarrean gero. Hantxe ezagutu zuen [[Étienne de laLa Boétie]], ''Discours de la servitude volontaire'' liburuaren egilea. La Boétie izan zen haren adiskide min bakarra, eta hura hil zenean, haren liburua izan zuen Montaignek beti gidari.
 
La Boétie hil ondoren -hogeita hamahiru urte zituela, eta Montaignek hogeita zortzi-, aita ere hil zitzaiolarik -Montaigneren beste helduleku bat-, zorritxarreko halaber umeak jaioberritan hiltzen zitzaizkiolako (Francoise de la Chassagnerekin izan zituen zazpi alabetatik bakarra bizi izan zen luzaroan), eta bizitza publikoak aspertuta, Montaigne, berrogei urte bete gabe, bere gazteluko dorre batera erretiratu zen, klasikoak nagusi ziren mila bat liburuz inguratuta.
31.506

edits