Manzikerteko gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Borroka paragrafoa gehitzen
Ondorioak paragrafoa gehitzen
45. lerroa:
 
[[Alp Arslan]] [[1071]]<nowiki/>ko abuztuaren 25ean heldu zen Manzikertera. Etsaiak begiztatu orduko, [[Romano IV.a Diogenes|Romano IV.]]<nowiki/>ak zaldunei turkoei oldartzeko agindu zien, horrela, bizantziar estrategiaren oinarriko arau bat apurtu zuen: izan ere, inoiz ez zen bidali behar zaldun astunak zaldun arinen jazartzera, ibai edo beste oztopo batek ez bazien traba egiten, behintzat. Jazarpen haiek zaldiak ahitzen zituzten eta kontraerasoen aurka ahul bilakatzen zituzten. Eta halaxe gertatu zen: turkiarrek zuhur jokatu zuten; alde egin zuten bizantziarrek harrapa ez zitzaten eta urrutitik geziez eraso zieten. Enperadoreak haren tropak lur jota zebiltzala ikusi zuenean atzera egiteko agindua eman zuen. Bizantziarrak kanpamentu bat ezartzen saiatzen ari zirela ilundu zuen eta turkiarrek matxarda mugimendu handi batean alde guztietatik eraso egin zieten. Borroka hartan, Romanok abangoardia gidatzen zuen bitartean, mertzenario normandiarrek parte ez hartzeko erabaki zuten. Aldi berean, atzealdean, Androniko Ducas hanka egin zuen bere basileus bakarrik utzita eta [[Bizantzio|Bizantziora]] itzuli zen haren interese politikoen alde egitera. 
 
 == Ondorioak ==
 
 En un principio, las consecuencias de la derrota de Manzikert no fueron dramáticas. El emperador derrotado convino con el sultán [[Alp Arslan]] un rescate, un tributo anual y la cesión de algunas plazas, con lo que le dejó en libertad.
 
Hasieran, Mazinkerteko borrokaren emaitzak ez ziren hain larriak izan. Garaitutako enperadorea Alp Arslan sultanarekin bahisari bat, urteko zerga bat eta leku batzuen ematea adostu zuen; horren truke, sultanak askatu zuen. 
 
 Hala ere, etxera itzuli zenean [[Romano IV.a Diogenes|Romano IV.a]] kargutik kendu zutela konturatu zen. Ducastarrek atxilotu, itsutu, torturatu eta abandonatu zuten. Miguel VII.ak, basileus berria, ez zuen kargutik kendutako enperadorearen akordioak bete nahi izan, beraz, seljuktarrek haien burua asketzat hartu zuten.  
 
[[1073]]<nowiki/>z geroztik seljuktarrak [[Anatolia|Anatoliara]] sartzen hasi ziren, inork aurre egin barik. Urte gutxitan Rüm sultanerri berria eratu zuten, hau da, Erromakoa ([[Bizantziar Inperioa|Bizantzio]]), penintsulako erdi-erdian. Bizantziarrek itsasertzaren zati bati baino ezin izan zioten eutsi. Bizantziar inperioak erein zitekeen haren lurraren eta biztanleen erdiak galdu zituen. Hori horrela, muga berria defenda ezina zen eta, horregatik, kronikariek aurrerantzean Mazinkerteko guduari “egun beldurgarri hura” esango zioten.
 
Horrela, mendeetan potentzia militar handia izan zen inperio bizantziarra defentsiban jarri zen. Hala ere, oraindik indar garrantzitsua izaten jarraitu zuen, harik eta Miriocefalo borroka gertatu arte, mende bat geroago. Bizantziarrek Islamaren bulkadari ezin ziotenez eutsi, Alejo Comneno enperadoreak [[Urbano II.a|Urbano II]].a aita santuari laguntza eskaera egin zion mertzenarioak bidaltzeko. Aita Sanduak, beraz, [[1095]]<nowiki/>ean  [[Lehenengo Gurutzada|Lehenengo Gurutzadarako]] deia egin zuen galdutako lurraldeak berreskuratzeko. 
 
== Erreferentziak ==