«Michel de Montaigne»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
{{lanean|xirkan}}
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Michel de Montaigne
| jaiotza data = [[1533]]ko [[otsailaren 28]]a
| jaiotza hiria = [[Saint-Michel-de-Montaigne]]<br />
| jaiotza herrialdea = [[Fitxategi:Pavillon royal de la France.png|20px]] [[Frantziako erresumaErresuma]]
| heriotza data = [[1592]]ko [[irailaren 13]]a
| heriotza hiria = [[Saint-Michel-de-Montaigne]]<br />
| heriotza herrialdea = [[Fitxategi:Pavillon royal de la France.png|20px]] [[Frantziako erresumaErresuma]]
| etnia =
| bikote kidea =
| webgunea =
| sinadura = Unterschrift_des_Michel_de_Montaigne.png
| datu gehigarriak =
}}
'''Michel Eyquem de Montaigne''' ([[Saint-Michel-de-Montaigne]]ko gaztelua, [[Périgord]], [[1533]]ko [[otsailaren 28]]a - Saint-Michel-de-Montaigneko gaztelua, [[1592]]ko [[irailaren 13]]a) [[frantzia]]r [[Pizkundea|Errenazimentuko]] [[idazle]], [[filosofo]], moralista eta politikaria izan zen. Haren idazlanik garrantzitsuena ''Essais'' (''Entseiuak'') izan zen, Mendebaldeko kulturan eragin handia izan zuena.
 
Bizitza guztian aritu zen obra hori idazten, nahiz eta tarteka [[Italia]]ra eta [[Alemania]]ra bidaiak egin zituen. Lehen bi liburukiak Bordelen argitaratu ziren, 1580an; 1588an hiru liburuki argitaratu ziren Parisen, eta bera hil ondoren (1595) argitaratu zen, ohar autobiografikoz betea, azken bertsioa.
 
[[Étienne de la Boétie]]k eragin handia izan zuen Montaigneren bizitzan. Montaignek idazle klasikoak zituen oinarri, eta haiei buruzko hausnarketaz gainera, haien bizitzako eta garaiko gertaerak aditzera eman zituen. Klasikoak ([[Seneka]] eta [[Plutarko]], batez ere) irakurri ondoren, [[estoizismo]]a eta [[eszeptizismo]]a izan ziren Montaigneren lehen garaiko ezaugarriak. Azken garaian, [[epikureismo]]ak hartu zuen nagusitasuna. Jakitunaren barne-askatasunean oinarritzen da Montaigneren pentsamendu guztia. Montaigneren azterketen gunea gizakia da; agnostizismo modernoaren aldera jo zuen, fedearen dogmak zalantzan jartzen ez bazituen ere.
 
== Bizitza eta obra ==
Michel de Montaigne 1533. urtean jaio zen, Perigordeko [[Saint-Michel-de-Montaigne]]ko gazteluan; hain zuzen ere, mendixka baten tontorrean, ''montaigne'' batean, eraikitako chiteau bat zen gaztelua, Dordogne ibaiaren ertzean zegoena, Bordeletik berrogeita hamar bat kilometrora. Aitoren seme zen jaiotzez . Aitaren aldeko familia merkataria zen, Bordeleko ardo eta kontserben salerosketan aritzen zena (aitak, Pierre Eyquem, nahiz eta zalduna izan eta Italiako gerretan parte hartu, ez zuen inoiz toponimikoa hartu) ; amaren familiakoak berriz, Calatayudetik iritsitako judu kristautuak ziren, Okzitaniako Tolosan eta Bordelen kokatuak.
 
Montaigne berez zegozkion aristokraziako lanetan aritu zen, Perigueux-eko Cour des Aides-en aurrena, eta Bordeleko Legebiltzarrean gero. Hantxe ezagutu zuen Etienne de La Boetie, Discours de la servitude volontaire liburuaren egilea. La Boetie izan zen Montaigneren adiskide min bakarra, eta hura hil zenean, haren liburua izan zuen Montaignek beti gidari.
 
La Boetie hil ondoren -hogeita hamahinr urte zituela, eta Montaignek hogeita zortzi-; aita ere hil zitzaiolarik -Montaigneren beste helduleku bat-, zorritxarreko halaber umeak jaioberritan hiltzen zitzaizkiolako (Francoise de la Chassagne-rekin izan zituen zazpi alabetatik bakarra bizi izan zen luzaroan), eta bizitza publikoak aspertuta, Montaigne, berrogei urte bete gabe, bere gazteluko dorre batera erretiratu zen, klasikoak nagusi ziren mila bat liburuz inguratuta. Izan ere, aitak, Italiako gerretan humanismo italiarraren zale eginda, seme zaharrenaren ama hizkuntza latina izatea nahi zuen, eta, horretarako, frantsesez ez zekien alemaniar irakasle bat ipini zion. Zazpi urte bete zituen arte beraz Michelek ez zuen latina ez zen beste hizkuntzarik entzun.
 
Dorre hartan hasi zen bere obra bakarra lantzen, E,ssais (Entseiuak); eta ordudanik, bizitza osoa eman zuen obra hura idazten eta berridazten. Liburuaren izenak ez zuen orduan inola ere liburuko testuen literatura generoa izendatzen ; bertan aurkitzen direnak egilearen bizikizunak direla, edo bizikizun horiek kontatzeko ahaleginak, entseinak edo saiakerak, hesterik ez du adierazten . Libunra aurrenekoz argitaratu ondoren (1580), Montaignek bidaia luze bat egin zuen Suitza, Alemania eta Italian barrena.
 
Bidaia hartan idatzi zuen journal de voyage en Italie par la Suisse et l Allemagne, egilea hil ondoren argitaratua, 1774. urtean. Berez ez zen argitaratzekoa, eta, hortaz, ez du kezka formalik ; horrexegatik, Montaigneren nortasun irekiaren lekukotza interesgarria da. Bestalde, 1569an Ramon Sibiuda katalanaren Theologia naturalis-en itzulpena argitaratu zuen ; Apologia ironiko bat eskaini zion Sibiudari bere Entseiuak-etan.
 
Bidaia hura, alde batetik, bere herrimina sendatzeko bidea aurkitu nahian egin zuen ; bidaia teologikoa ere bazen, baina areago zen politikoa, frantses erregearen enbaxadore pribatu moduan-edo joan haitzen idazlea . Hala, harremanak izan zituen Mediciko Katalinarekin, Henrike III.arekin, eta, batez ere, Nafarroako Henrikerekin, hau da, frantses erregetzako lehen Borboiarekin (Henrike IV.a). Hori zela-eta, desiratzen ez zituen erantzukizunak hartu behar izan zituen, besteren artean Bordeleko alkatetza, eta bere garaiko goi mailako politikagintzan parte hartu behar izan zuen bizitzako azken hogei urteetan, hain zuzen ere literaturak lanik handiena, bakardadea eta bakea eskatzen zizkionean. 1592. urtean hil zen, berrogeita hemeretzi urte zituela, Montaigneko gazteluko bere logelan meza entzuten ari zela.
 
Entseiuak-en edizio desberdinak argitaratu zituen ; horien artean aurrenekoa nabarmendu behar da, lehen aipatua, Bordelen bi liburukitan argitaratu zena, eta laugarrena, 1588an Parisen inprimatua ; hari beste liburuki bat erantsi zion, baina liburu bakarrean argitaratu zen. Hil zenean, laugarren edizio horretako ale bat utzi zuen Montaignek, oharrez bete-betea. Ale horrek izan zituen gorabeherak -Bordeleko alea deitzen zaio, eta hiri horretako Udal Museoan dago-, argitalpen arazo askoren iturri izan dira ; oraindik ere arazo horietako asko ez dira behin betiko ebatzi.
 
== Euskaratutako lanak ==
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2012/101/909}}
{{ lur | data=2015/07/02}}
<references/>
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Kanpo-loturak ==
{{commonskat}}
{{commons|Michel de Montaigne}}
* {{eu}} [http://ekarriak.armiarma.com/?i=820 Euskarari ekarriak: Michel de Montaigne] ekarriak.armiarma.com
 
{{DEFAULTSORT:Montaigne, Michel de}}
 
{{DEFAULTSORT:bizialdia|1533ko|1592ko|Montaigne, Michel de}}
[[Kategoria:1533ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1592ko heriotzak]]
[[Kategoria:Frantziako filosofoak]]
[[Kategoria:Aro Berriko filosofoak]]
31.504

edits