Hornidura elektriko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(lanean)
(lanean) +atala: Hornidura elektriko sistemak
9. lerroa:
 
Bidaiariek kontutan hartu behar dute zein den tokiko hornidura elektrikoa; tentsio eta maiztasun jakin batekin funtzionatzeko diseinatuak dauden gailu batzuk, beste tentsio edo maiztasun bat ezartzerakoan, agian ez dute funtzionatuko, edo izorratu egin daitezke. Herrialde desberdinetan erabiltzen diren [[Loki (gailua)|loki]] desberdinek batzuetan gailua tentsio eta maiztasun ezegokiekin erabiltzea eragozten dute.
 
== Hornidura elektriko sistemak ==
Munduan zehar hainbat hornidura elektriko sistema aurkitu daitezke, etxebizitzetako eta komertzio txikietako gailu elektrikoak elikatzeko eta argiztapenerako. Sistema desberdinek ezaugarri hauek dituzte:
* [[Tentsio (elektrizitatea)|Tentsioa]].
* [[Maiztasuna]].
* [[Loki (gailua)|Loki motak]].
* [[Lurra (elektrizitatea)|Lurreratze sistema]].
* Gainkorronte —zirkuitu-laburrek sortutakoak adibidez—, deskarga elektriko eta su arriskuen aurkako babesak.
* Parametroen [[perdoi]]a.
 
Parametro guzti hauek herrialdearen araberakoak dira. Tentsioak orokorrean 100-240 [[volt]] tartean egoten dira —[[balio efikaz]]a—. Ohiko maiztasun biak 50 [[Hertz|Hz]] eta 60 Hz dira. Gaur egun sistema erabilienak [[sistema monofasiko]]a eta [[sistema trifasiko]]a dira, XX. mendearen hasieran bi faseko sistemak ere erabili zirelarik. [[IEC 60038]] estandarrean aipatzen diren 230 V/50 Hz eta 120 V/60 Hz konbinazio modernoak ez ziren XX. mendeko hasieran erabiltzen, eta gaur egun ez dira guztiz unibertsalak.
 
[[Sistema trifasiko]]a erabiltzen duten instalazio industrialetan, makina haundientzako tentsio haundiagoak erabiltzen dira —eta loki desberdinak—, baina argiztapenerako eta ekipamendu txikientzat aipatutako ohiko tentsioak erabiltzen dira.