Khazariar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
tNo edit summary
14. lerroa:
| hiriburua = [[Balanjar]] <small>(650-720 ca.)</small><br>[[Samandar (hiria)|Samandar]] <small>(720 ca.-750)</small><br>[[Atil]]<small>(750-ca.967-969)</small>
}}
'''Khazariar'''rak<ref>{{Erreferentzia|egilea=[[Euskaltzaindia]]|data=2015-1-30|izenburua=174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak|url=http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0174.pdf|orrialdea=3}}</ref> ([[göktürkera]]z: [[Fitxategi:Old Turkic letter R1.svg|10px|Kh]][[Fitxategi:Old Turkic letter A.svg|10px|A]][[Fitxategi:Old Turkic letter Z.svg|10px|Z]][[Fitxategi:Old Turkic letter A.svg|10px|A]][[Fitxategi:Old Turkic letter G2.svg|10px|G]], ''hɑ'zɑɾ'', {{lang-gr|Χάζαροι}}, {{lang-he|כוזרים|Kuzarim}}, {{lang-tr|Hazarlar}}, {{lang-tt|Xäzärlär}}, {{lang-ar|خزر‎|khazar}}, {{lang-ru|Хазары}}, {{lang-fa|خزر‎}}, {{lang-la|Gazari/Cosri/Gasani}}) [[herri turkiar]] erdi-nomada bat izan zen, '''Khazaria''' inperioa sortu zutenk [[VII. mendea|VII.]] eta [[X. mendea|X. mendeen]] artean, estepako mendebaldeko herrialderik boteretsuena. Bertan kokatzen ziren [[Asia]], [[Europa]] eta [[Ekialde Hurbila]]ren arteko komertzio arteria garrantzitsuak, batez ere [[Zetaren Bidea]]ren baitan. Hiru mendez Volga-Don estepetatik [[Krimeako penintsula]]ra eta [[Kaukasia|Kaukasoko]] iparralderaino hedatzen ziren lurrak kontrolpean izan zituzten.
 
Khazaria babesa izan zen [[Bizantziar Inperioa|Bizantziar inperioa]] eta iparraldean zeuden nomaden eta [[Omeiatar Kaliferria]]ren artean. Bizantziar inperioaren babesa izan zen [[Sasaniar Inperioa]]ren aurka, baina aliantza hau [[900]]. urtearen inguruan hautsi zen, Bizantziok [[alano]]ek Khazaria eraso zezaten bultzatu ostean, [[Krimeako penintsula]] eta [[Kaukasia|Kaukasoan]] boterea gal zezaten. Era berean Bizantziok Rusekin aliantza egin nahi izan zuen, Khazariaren boterea txikitzeko iparraldean, [[kristautasun]]a indartuz. [[965]]tik [[969]]ra [[Kieveko Rusa]]n agintzen zuen [[Sviatoslav I.a Kievekoa]]k [[Atil]] hiriburua konkistatu zuen eta Khazaria deuseztu zuen.
23. lerroa:
Khazariarren jatorria ez da ziurra. Judutar bilakatu ostean euren jatorri mitikoa [[Kozar]]ren leinuan jartzen zuten, [[Togarmes]]en semea. Hau [[Biblia]]n [[Jafet]]en biloba gisa agertzen da. Hala ere ez da oso probablea jatorri bibliko hau aipatzea judutar bilakatu aurretik.
 
Historialari batzuk saiatu dira euren jatorria [[Israelgo leinu galduak|Israelgo leinu galduekin]] lotzen, baina gaur egun beste teoria batzuk erabiltzne dira euren jatorria azaltzeko. Batzuen ustez [[turkiar]]rak dira, mendebaldetik etorriak. [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESBeko]] historialarientzat [[Ipar Kaukaso]]ko jatorrizko herri bat zen. D. M. Dunlopentzat [[uigur etnia|uigurrekin]] loturik zeuden, [[Txinako Herri Errepublika|Txinako]] iturriek [[K'o-sa]] deitzen zuten leinua, hain zuzen ere. Baina hizkuntza [[huno]]ekin lotuta dago, eta lehenbiziko [[bulgariar]]rek hitz egiten zutenaren antza duela diote hizkuntzalariek. Herri turkikoak ez dira izan etnikoki homogeneoak eta, beraz, baliteke ideia guzti hauek bateragarriak izatea. Baliteke ere khazariarrak jatorri etniko ezberdinetako leinuek osatzea, estepako herriek konkistatuak barnebiltzen zituztelako maiz.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
[[Kategoria:Herri turkikoak]]