Filipe II.a Espainiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
71. lerroa:
 
[[Antonio Perez]], Filipe II.aren idazkari izandakoarena, kontuzko arazoa izan zen. [[1579]]an Perez eta [[Ana de Mendoza (Eboliko printzesa)|Eboliko printzesa]] atxilotuak izan ziren, [[Juan de Escobedo]], [[Joan Austriakoa]]ren konfiantzazko gizona, hil izana leporatuta. Antonio Perez 11 urtez espetxean egon zen, baina [[1590]]eko apirilean Madrildik [[Aragoi]]ra ihes egitea lortu zuen. Han, Aragoiko gorteen babesa eskuratu ostean, Escobedoren hilketan Filipe II.a ere nahasirik zegoela salatu zuen. [[1591]]ko maiatz eta irailean Inkisizioa atxilotzen saiatu zen arren, [[Zaragoza]]ko herritarrak bere alde altxatu ziren. Azkenik, azaroan Frantziara ihesi joan zen<ref name=brit>Helmut Georg KOENIGSBERGER: [http://www.britannica.com/EBchecked/topic/451414/Antonio-Perez Antonio Pérez] 2013. Encyclopædia Britannica Online. 2013ko urtarrilaren 14an begiratua.</ref>.
 
===Kulturarekiko jarrera===
≪Gure erresuma guztietako justiziei agindu behar diegu eta agintzen diegu hemendik aurrera gure menpekorik edo [[biztanle]]rik, elizgizonik edo sekularrik, ez dadila gure erresumetatik atera kanpoko [[unibertsitate]]etara, eskoletara, edo ikasketetara, ez irakastera, ez ikastera, ez bertan egotera, ez bizitzera.
 
Eta horrelako egoeran orain arte eta oraintxe bertan daudenak atera bitez, eta ez daitezela egon bertan lau hilabete baino gehiago. Eta oraindik ere, [[gutun]] honetan esandakoaren aurka, norbait ikastera eta irakastera, irakurtzera edo bizitzera kanpora joango balitz, [[erresuma]] hauetan arrotz eta kanpotartzat hartu eta haien aurka behar bezalako neurriak hartuko genituzke.≫
 
Felipe II.aren Pragmatika, Aranjuezen agindua, 1559-11-22. Egokitua.
 
== Kanpo politika ==
19.193

edits