'''Frantziar Indotxina''' ([[frantses]]ez: ''{{lang-fr|Indochine française''}}; [[vietnamera]]z: ''{{lang-vi|Đông Dương thuộc Pháp''}}; {{lang-km|សហភាពឥណ្ឌូចិន}}; {{lang-lo|ຝຣັ່ງແຫຼັມອິນດູຈີນ}}) [[1888]]. urtetik aurrera [[Indotxina]]ko kolonia frantsesei eman zitzaien izena izan zen. [[Kotxintxina]], [[Kanbodia]], [[Annam]], [[Tonkin]] eta [[Laos]] ziren Frantziako Indotxina osatzen zuten koloniak. [[Bigarren Mundu Gerra]]n (1941) japoniarrek menderatu zuten frantsesen lurraldea. Haiek alde egin zutenean, burujabetzaren aldeko gerrek 1950 arte iraun zuten. Urte horretan Indotxinako Federazioa eratu zen, Vietnam, Laos eta Kanbodia elkarturik.