Peru Abarka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
41. lerroa:
 
== Atalak ==
Atalen izenburuak ere [[gaztelania]]z datoz, eta Peru "baserritar jantzia" eta Maisu Juan "bizargin ezjakin"aren arteko sei elkarrizketa dira. [[Resurreccion Maria Azkue]]k euskaratu zituen [[1899]]ko ediziorako eta hemen horrela jaso egin dugu.
 
Euskal bertute guztien jabe den baserritarra eta bizargile harroputz bezain ezjakina aurkezten dizkigu Mogelek, biek ostatu batean topo egiten dutenean. Hauen arteko elkarrizketak eta bizipenak darabiltza lan etnografiko bat osatzeko. Baserri munduko lanbideak, lanabesak, animaliak eta hauen gorputz-atalak, landare-zuhaitzak, kanta eta ipuinak, ohitura zaharrak... horiek denak azalduko dizkio Peru Abarkak Maisu Juan lagunari, eta haren jakinduriarekin Maisu Juan kaletarra txundituta geldituko da. Eta horixe bera da idazlearen helburua: Euskal hizkuntza eta kulturaren apologia bat egitea.