Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
28. lerroa:
 
[[Azaroaren 3]]an, ''Burdinazko Ezpata 2014'' maniobra militarrak hasi zituen NATOk [[Lituania]]n. Bederatzi herrialdetako 2.500 soldaduk parte hartuko zuten ariketa militarretan Sobietar Batasuneko errepublika ohian. [[Azaroaren 14]]ra arte iraungo zuten. Hasieran, soilik Lituaniako armadak egin behar zituen maniobrok, baina [[Donbasseko gerra (2014—2015)|Ukraina ekialdean gatazka]] piztean beste herrialdeek parte hartzea erabaki zuten<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/1850/012/424225/2014-11-04/natoko_2500_soldadu_lituanian_maniobretan.htm «NATOko 2.500 soldadu, Lituanian maniobretan»], ''Berria'', 2014-11-04</ref>.
 
=== Espainia NATOko kide ===
[[Felipe González]]en Gobernuak Espainiak NATOko kide izan behar izatearen alde egin zuen:
 
≪1. Espainia, Washingtongo Tratatua osatzen duen Estatua izanik, Aliantza Atlantikoa da eta bere erakundeetako kide. Nire iritziz, honako hau gure elkarrizketa politikorako ezinbesteko abiapuntua da eta, ziuraski, kontsentsua lortzeko maila hipotetikorik altuena duen gaia da. Beraz, Tratatua ez salatzearen aldekoa naiz.
 
2. Espainia ez da sartu NATOko armada egituran. Nire iritziz, ez du horren beharrik. Espainiak bi aldeko harremanak ditu Estatu Batuekin eta harreman horien barruan babeserako arloez gain beste arlo batzuk ere badira. Gaur, 1982. urteko hitzarmena da oinarri eta, horrez gain, 1983ko Protokoloa. Nire iritziz, egokitu egin behar dugu gure lurraldean gero eta indar militar gutxiago egon daitezen eta laguntzarako instalazioak sor daitezen [[nazio]] interesei begira (...)≫.
 
== Antolamendua ==