Zitokina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Zitokinak''' (grezieratik,'' cyto'' = [[zelula]], ''kinos'' = higidura) zelulen funtzioak erregulatzen dituzten [[proteina]]k dira, [[immunitate-sistema]]ren zelula batzuek ([[linfozito]]ek, [[makrofago]]ek, [[monozito]]ek...) sortutakoak. Zelulen arteko komunikazioa errazten dute zitokinek, [[hormona]] eta [[neurotransmisore]]en antzera. Hormonen aldean, baina, zitokinak kontzentrazio txikiagoan daude [[odol]]ean ([[infekzio]]a dagoenean haien kopurua handitu arren) eta [[zelula]] desberdinetatik sortzen dira (gehienbat immunitate-sistemaren zeluletatik, baina baita [[ehun konektibo]]aren zeluletatik ere), hormonak [[guruin]] espezifiko batek jariatzen dituen bitartean.
 
Eragile immunoerregulatzaileak dira zitokinak, eta hori da haien eginkizun nagusia, baina ez bakarra. Immunitate-sisteman parte hartzen duten zelulen arteko komunikazioa errazten dute, zelula horiek modu koordinatu batean lan egin dezaten. Horrez gain, beste funtzio fisiologikoak ere kontrolatzen dituzte: zelulen heltze-prozesua, [[hantura]] eta erantzun immunea, [[ehun]]en konponketa, [[hematopoiesi]]a, [[apoptosi]]a, e.a.etab
 
[[Linfozito]]ek jariaturiko zitokinei [[linfokina]] deritze, eta [[makrofago]]ek jariatutakoei monozinak.