«Antzinako greziera»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t
'''Antzinako greziera''' edo '''greziera klasikoa''' (Ἀρχαία Ἑλληνική ''Arkhaía Hellēnikḗ'') aro arkaikoan ([[K. a. IX. mendea|K. a. IX. mendetik]] [[K. a. VI. mendea|VI.era]] bitartean), [[Grezia klasikoa|aro klasikoan]] ([[K. a. V. mendea|K. a. V. mendetik]] [[K. a. IV. mendea|IV.era]] bitartean) eta [[garai helenistikoa]]n ([[K. a. III. mendea|K. a. III. mendetik]] K. o. [[VI. mendea|VI. mendera]] bitartean) [[Antzinako Grezia]]n hitz egiten zen hizkuntza da.
 
K. a. bigarren milurtekoan [[Balkanak|Balkanetatik]] joandako [[proto-indoeuroparaitzinindoeuropar]]rek sorturiko [[greziera mizenikoa]]n du iturria. Aro helenistikoan [[greziera helenista]] edo ''koinē'' bilakatu zen, nahiz eta oso hurbila izan hizkuntza ezberdintzat jo zutena. Greziera klasikoa ez zen hizkuntza batua, aldiz, dialekto asko zituen.
 
Gizakien historia kulturalean oso hizkuntza garrantzitsua da, [[Homero]] eta beste hainbat idazle nabarmenek ez ezik, [[Perikles]]en Aroko historialari eta filosofoek eta [[Itun Berria]]ren sortzaileek erabili zutelako. Mendebaldeko hizkuntza guztietan, tartean [[euskara]]n, eragina handia izan du [[Pizkundea]]z geroztik.