Soraluze: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
66. lerroa:
Soraluzeko lurra aro Mesozoikoko materialez osatuta dago; aldi horrek, 165 milioi urte ditu gutxi gora-behera. Material horien artean, itsaspeko erupzioetatik datozenak nabarmentzen dira, hala nola, kuxin-labak eta harri bolkaniko piroklastikoak, gure udalerriko toki gehienetan daudenak. Dena den, mendebaldean kareharri hareatsuak, margak eta margokararriak dira nagusi. Material guzti horiek Goi-Kretazikokoak edo aro Mesozoikoaren azken aldikoak dira; beraz, horien gutxi gora-beherako antzinatasuna 65 milioi urtekoa da.
 
Hasieran aipatu dugun material bolkanikoa, Cenomanaldiaren etendura-garaian sortu zen, itsas arroan eman ziren erupzioen eraginez, eta, garai hartan, bertan murgilduta zegoen gure gaur egungo lurraldea. Bitartean, geologiako kronologiaren arabera, ia berehala, Maestrichtaldi-Danaldi erregresio-fasea sortu zen. Horrek itsasoko hondoak goratu egin zituen, aipatu margak eta kareharriak jalki zirelarik, eta. horiekHaiek osatu zuten, hain zuzen ere, Eozenoaren lehen geruza.
 
Oro har, bigarren mailako mugimendu horiek (Cenomanaldi - Maestrichtaldi - Danaldi e.a.) dira kantabriar arroa ildo txiki sekundariotan banatzearen eragileak; ildo horiek, hondoko tektonika epirogeniko batek sorturiko brindelen eraketarekin zerikusia dute, eta hondoko tektonika epirogeniko hori, bestalde, alpetar tektonika sortu aurreko presioen ondorio zen. Aipatu sumendietako material horietatik lehengaia edo harri ofitikoa sortu zen, antzinako edozein eraikuntza mota egiteko gure herrian erabili ohi zena, hala nola, Parroki Eliza, Udaletxea eta Abadetxea egiteko.