Soraluze: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
46. lerroa:
 
=== Orografia ===
Soraluze bi mendiren artean kokatua dago, orografia malkartsuko gune batean, hain zuzen. Ipar eta ekialdean [[Mazelaegiko kordala]] dauka, eremu megalitikoa, Karakatetik hasi eta [[Elosu]]an bukatzen dena. Bertan [[Karakate]], [[Atxolin]], [[IrukurutzetaHirukurutzeta]] eta [[Kurutzebakar]] mendiak daude. Ibaiaren beste aldean, mendebaldean, [[Krabelin mendia]] daukagu. [[Elgeta]]ko mendietaraino iristen den kordala sortzen da bertan. Han, mendigainean, [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibilean]] erabilitako lubakiak daude. Mazelaegiko kordalak 700-900 metro inguruko garaiera du eta Krabelin inguruak, aldiz, 500-600 metro ingurukoa.
 
=== Hidrografia ===
53. lerroa:
Deba ibaiak herri barrutik egiten du bere bidea. Aintzina ibaiak banantzen zituen alde banatan zeuden Erlaegi eta Soraluze izeneko guneak. Ibaiaren garrantzia handia izan da beti. Ez du alferrik ibaiaren ibilguak herriko kaleek baino azalera handiagoa. Mugarritik Sagar-Errekara bitartean dauden hiru kilometroetan, esate baterako, urak 120.000 m2 hartzen du.
 
Herriak ibaiarekin izan duen lotura estuaren seinale da ibaiaren zati bakoitzak izen ezberdina izatea. Horrela, ibaiaren goiko aldeari, Bergararekin mugan dagoen tokian hasten denari, “Irukurutzeta”“Hirukurutzeta” esaten zaio; ondoren datorrenari, Serafin Atxotegi auzunearen parekoari, “Aizkorak” esaten zaio; beheraxeago dagoenari “Olakosin” (Olako-osiña), bainurako lekua berau, ibaia garbi zegoenean behintzat; hurrena “Maxpe” dator, Oleako presaren azpiko aldean; aurrerago “Maala” ( Magdalenaren baselizagatik) eta, ondoren, “Errekaldeko-arpasuak” izenekoa.
 
Beherago, zubi nagusiaren parean edo, “Kolarra” izeneko tokia dago eta jarraian “Arrio-gain”. Ibaiaren bazterrean, sutegia eta etxea zeuzkan arabar armagile baten Arroiabe abizenaren kontrakzioz sortutako izena da "Arrio-gain". Hemendik presara arteko zatiak, kalebarreneko etxeen atzealdeak, “Etxazpe”dauka izena. Handik aurrera “Presapia” eta “Ugarrezia daude, harik eta dagoeneko desagertuta dauden “Gabolatzeko arpasuak” pasa eta “ibaizabal”esaten zaion tokira iritsi arte. Ibaiak bertan kañoi fabrikia egin aurretik zeukan zabalera handiagatik esaten zaio horrela azken honi. Azkenik Umilladerua, Olabarrena – garai bateko ola zaharraren lekuan eraikin berria egin dute oraintxe- eta Igarate daude, ibaiak Sagarraga errekarekin bat egiten duen tokian.