«Eztebe Zilhoeta»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
'''Etienne de Xiloeta''' ({{lang-fr|Etienne de Silhouette}}; [[Limoges]], [[Frantzia]], [[1709]]ko [[uztailaren 5]]a - [[Bry-sur-Marne]] [[1767]]ko [[urtarrilaren 20]]a) [[Biarritz|Biarriztar]] baten semea, [[Luis XV.a]]ren erregetzaren denboran finantza kontrolatzaile izan zen. Argiontzi baten laguntzaz irudi estilizatuak, [[silueta]]k deitu izan zirenak, marrazten zituen.
 
=== Bizitza ===
Étienne de Xiloeta 1709ko uztailaren 5ean sortu zen Limoges hirian. Aita Arnaud de Xiloeta zuen, biarriztarra, eta Frantziako funtzionario kargu handia zuena. Familia honen deitura edo abizena Xiloeta zen, Lapurdiko euskaraz maiz xilueta ahoskatzen dena. Abizen hau Euskal Herri osoan zabalduta dago Zuloeta formarekin eta xiloz edo zuloz beteriko lekua erran nahi du. Frantses grafiaz deformaturik Silhouette idazten zuten.
 
Bitxia bada ere, Étienne de Xiloetaren zaletasunak bere deitura famatua egin zuen, eta Europako hizkuntza guztietara hedatu. Xilo edo zuloetatik soslaietara pasatu zen. Horretaz gain, aipatzekoa da, badela Seychelles uhartedian irla bat Silhouette izena duena. 1609an topatu omen zuten eta Étienne de Xiloetaren omenez horrela bataiatu zuten. Ainitzetan historiaren bideak oker samarrak dira; bide okertu horietako batek xiloeta euskal toponimoa silueta bihurtu zuen.
 
=== Kanpo loturak ===
* Joseba Aurkenerena: Etienne de Xiloeta. Elinberri.eus [http://www.elinberri.eus/joseba-aurkenerena-barandiaran1.html]