«Eztebe Zilhoeta»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
'''Etienne de Xiloeta. Frantsesez''' ({{lang-fr|Etienne de Silhouette}}; deitua.[[Limoges]], Biarriztar[[Frantzia]], baten[[1709]]ko semea,[[uztailaren Frantziako5]]a Limoges- [[Bry-sur-Marne]] hirian[[1767]]ko sortua.[[urtarrilaren 20]]a) [[Biarritz|Biarriztar]] baten semea, [[Luis XV.arena]]ren erregetzaren denboran finantza kontrolatzaile izan zen. Argiontzi baten laguntzaz irudi estilizatuak, siluetak[[silueta]]k deitu izan zirenak, marrazten zituen.
 
Etienne de Xiloeta. Frantsesez Etienne de Silhouette deitua. Biarriztar baten semea, Frantziako Limoges hirian sortua. Luis XV.aren erregetzaren denboran finantza kontrolatzaile izan zen. Argiontzi baten laguntzaz irudi estilizatuak, siluetak deitu izan zirenak, marrazten zituen.
 
=== Bizitza ===
Étienne de Xiloeta 1709ko uztailaren 5ean sortu zen Limoges hirian. Aita Arnaud de Xiloeta zuen, biarriztarra, eta Frantziako funtzionario kargu handia zuena. Familia honen deitura edo abizena Xiloeta zen, Lapurdiko euskaraz maiz xilueta ahoskatzen dena. Abizen hau Euskal Herri osoan zabalduta dago Zuloeta formarekin eta xiloz edo zuloz beteriko lekua erran nahi du. Frantses grafiaz deformaturik Silhouette idazten zuten.
 
Étienne semea, aitaren bidetik abiaturik, Orleans etxeko kantziler edo zigiluzaina izatera iritsi zen, horretarako Madame de Pompadour-en laguntza handia ukan zuelarik. 1759ko martxotik azarora, Luis XV.aren erregetzaren garaian, finantza kontrolatzaile izan zen. Kargu berri horretan buru-belarri aritu zen, erresumako finantzak bideratu eta modernizatu nahian. Noble eta aberatsen salbuespen fiskalen aurka borrokatu zen eta errege pentsioak ezabatzen ahalegindu. Ber denboran, oinarrizko laborarien zergak jaisten saiatu zen. Jarduera hauek nobleziaren aurkakotasun handia ekarri zioten.
 
Étienne txinatar erako irudien zalea zen. Bazuen argiontzi berezi bat eta horren bidez, bere irudia, adiskideena eta baita zenbait gonbidatuena ere lantzen zituen. Irudi horietan soslaia bakarrik agertzen zen, garai hartako orrazkeraz eta apaindurez horniturik. Hondoa beti beltzean agertzen zelarik. Zaletasun honek bere deituraren hedatzea ekarri zuen, jendea soslai horiei silueta deitzen hasi baitzitzaien, eta izen horrekin iritsi dira Europako mintzaira gehienetara, baita euskarara ere.
=== Kanpo loturak ===
* Joseba Aurkenerena: Etienne de Xiloeta. Elinberri.eus [http://www.elinberri.eus/joseba-aurkenerena-barandiaran1.html]
 
[[Kategoria:Limogestarrak]]
[[Kategoria:1709ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1767ko heriotzak]]