Xalbador: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
18. lerroa:
 
== 1967ko txistu, oihu eta txaloak ==
[[1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia]]n parte hartu zuen, eta bigarren geratu zen. Hala ere, urte hartako txapelketan protagonista nagusia izan zen,; berak nahi gabe, baina. Bertsolari Txapelketa Nagusien etahistoriako - baita bertsolaritzaren historia osokoosoan ere - gertaera aipatuenetako bat da.
 
Behin ikus-entzuleak aulkietan eseri eta epaileak mahaian jarri ondoren, [[Alfonso Irigoien]]ek epaimahaikideen erabakien emaitza irakurri zuen: Xalbador bertsolaria, [[Manuel Olaizola|Uztapiderekin]] batera, [[txapel]]aren bila lehiatzeko azken fasera iragan zela.
24. lerroa:
Une hartan, ikus-entzuleen oihu eta txistuek [[Atano III.a pilotalekua|Anoeta pilotalekuko]] giroa minutu erdiz gaiztotu zuten. Jada desadostasun adierazpenak apaltzen zihoazelarik, berriz ere entzun ziren txalo zaparradekin nahastutako txistuak eta zalaparta. Uztapide eta Xalbador bertsolariak, mikrofonoen aurrean, isilik ziren. Ikuslegoa bitan banaturik zegoen: txistuek txaloak isilarazten zituztela zirudienean, Xalbadorren aldekoak zutik jarri eta beren bertsolariari txalo egin zioten. Epaimahaiko kide batek bertsolariei saioa hasteko eskatu zien, baina biek ala biek isilik iraun zuten aldi batez. Azkenean, Uztapidek, oihu eta uluen erdian, aurkezpen bertsoa abestu zuen.
 
Ondoren Xalbadorren txanda iritsi zen, baina hark bere saiosaioa hasterako txistu nahiz txalo ugari entzun ziren, atzera. Azkenean, ikus-entzuleen hotsa baretu zen, eta urepeldarrak bertso gogoangarri eta hunkigarri honi ekin zion:
 
{{Aipu|Anai-arrebak, ez, otoi, pentsa</br>neure gustora nagonik,</br>poz gehiago izango nuen</br>albotik beha egonik.</br>Zuek ezpazerate kontentu</br>errua ez daukat ez nik,</br>txistuak jo dituzute bainan</br>maite zaituztet orainik.}}