Cabralesko gazta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
tNo edit summary
19. lerroa:
 
== Elaborazioa ==
Bi jeztetako [[esne]]a erabiltzen da, goizekoa eta gauekoa. Esneak tenperatura egokia hartzen duenean, [[gatzagi]]a gehitzen zaio, modu artisanalean edo prestaketa industrialen bidez lor daitekeena. Ez da gatzagi askorik erabiltzen prozesua motelki gerta dadin eta esnea sukaldean mantentzen da tenperatura epel batean kontserba dadin. Hurrengo goizean, [[mami|gatzatua]] eratu denean koilaratzar batekin apurtzen da eta ordu batzuez jalkitzen uzten da, beranduago [[esne-gazur]]a kentzeko. Hortik irtendako orea prentsatu gabeko molde zilindriko batzuetara pasatzen da. Molde hauek euren edukieratik gorago betetzen dira, gatzatu kono batez koroatuz. Moldeak zurezko taulen gainean mantentzen dira sukaldean beroak gatzatua lehortzen lagun dezan zenbait egunez. Behin moldetik atera ondoren, gazta aurpegi batetik gazitzen da, eta egun batzuk igaro ondoren bestetik.
 
Heltze prozesua [[Europako mendiak|Europako Mendietan]] dauden leize naturaletan egiten da. Leize hauetan, hezetasun erlatiboa %90ekoa da eta tenperatura 8 eta 12º bitartekoa da. Baldintza hauetan, gaztan ''[[Penicillium]]'' motako [[lizun]]ak garatzen dira, gazta urdin guztien hain bereizgarriak diren zerro urdin-berdexkak ematen dizkiotenak. Prozesu honek bi eta lau hilabete bitartean irauten du, hauetan zehar artisauak gazten posizioa aldatzen duelarik aurpegietako bakoitza gazitzeko. Denbora honetan zehar gaztak [[astigar]] hosto hezetuz estaltzen dira (higiene arrazoiengatik jada egiten ez dena). Azken produktuak bi eta bost kilo arteko pisua hartzen du.
 
== Ezaugarriak ==
27. lerroa:
Gazta honek ia ez du azalik, barnealdearen antzeko forma koipetsu eta biguneko kanpoalde bat baitu. Helduta dagoenean berde-urdinxka kolore bat du eta orea krematsua da, oso usai biziduna. Gazta gutxi gora-behera horia izango da erabili den behi esne kopuruaren arabera, orokorrean kolore zurixka izaten duen arren.
 
Oso zabalduta dagoen hiri kondaira da barnean harrak dituen gaztak zapore hobea dutenak direla dioena. Gezurra da, baita ere, gazta hau satsarekin estaliz ontzen dela. Cabraleseko gazta eta harren mitoa, ziur asko euren elaborazioan, bilketan edo garraioan behar diren higiene berme guztiak bete ez diren produktuetan ''[[Pyophila casei]]'' espezieko euliaren larben agerpenagatik izan daiteke.
 
[[1981]]etik gazta egileak Cabraleseko Gazta Jatorri Izendapenaren araudiaren mende daude, prozedimentu batzuk behar dituztelarik, horien artean bertako esnea erabiltzea edo elaborazioan artisautza teknikak erabiltzea.