Soraluze: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Geologia: esaldiak banatu ditut
71. lerroa:
 
Material hori ugari izateak, geologi interesgune bat sortu du, hiritik San Andres auzoraino doan bidean, Argarate baserrirako pistaren sarrera dagoen tokian, hain zuzen ere.
Leku horretan, egitura kuxindua duten harri bolkanikoen eredu bikainak daude urpeko erupzioetatik sorturiko laben ondorioz; laba horiek urarekin kontaktuan berehala hoztean, kanpoko zolda bat eratu zen, kuxin-forma duena, eta kuxin horien barnean, laba urtua zegoenez, zolda hori apurtzean, barruko laba kanporatu eta kuxin berri bat eratu zen. Horrela, bada, goialdea abonbatua eta behealdea irregularra eta pikuan duten kuxin-pilaketak eman ziren (pillow-lavas). Ebakidura horren laginak 20 eta 80 zentimetrokoak dira gutxi gorabehera. Kuxin horiek, bestalde, erdiko gune bat dute, hutsik edo kaltzio karbonatozko kristalez betea. Karbonato hori, solidotzean laban harrapaturik geratzen diren gas-burbuilek sorturiko hutsuneetan jalkitzen da. Kuxin batzuetan haustura-sistema bat ageri da, irregularki eta era erradialean antolaturik,antolatuta. Hori, erdigunerantz irekiago dago eta harria solidotzean eta hoztean kontrazioz sortua da.
 
=== Auzoak ===
87. lerroa:
Erromatarrek sortu zituzten administrazio-egitura zaharren arabera, gure eskualdea Kluniko "conventus" delakoan sartzen zen. Egitura horiek Erdi Aroan ere iraun zuten, batez ere elizmugapeetan, horregatik gure udalerria garai batean Durangoko artzapezgoaren menpe izan zen.
 
Bisigodoen inbasioa etorri zenean, baskoiek aurre egin zioten haien monarkiari eta, datu guztien arabera, badirudi aipatu ditugun administrazio-muga erromatarrak orduan aldatu zirela, eta gure eskualdea ''Cantabria'' izena hartu zuen lurralde bati lotuta geratu zelarikzela. Izen berri horren arrastoek Aro Modernora arte iraun zuten gure inguruan; gure arma-industriak, esate baterako, sarritan "Reales Fábricas de Armas de Cantabria" izena hartzen zuen.
 
Geroago eta Goi Erdi Aroan zehar ere, eskualdea Arabako konderrian txertatu zen eta testuinguru horretan, Debabarrena itsasorako irteerarik hurbilena eta antzina Gipuzkoa zenaren muga izan zen; horregatik, XIV. mendean Elgoibar, Eibar eta Soraluzeri hiri gutunak eman zizkietenean, bere eskualdea Markina izen orokorraz ezagutzen zen. Lurralde-aldaketa etengabeak eta batean nafarren eta bestean gaztelarren agindupean egon zen konderri zabal hura, edukitzazko edo administrazio erakunde txikiko erregimen baten bidez gobernatu zen. Horrela bada, 1053ko diploma batean, Deba arroa ere barruan hartzen zuen Durangaldeko eskualdearen buru, Munio Sancho izeneko konde bat ageri da -"comite Munio Sançis in Turanko"- Gartzia nafar erregearen izenean -"regnante rege Garsea in Pampilona et in Najera et in Alaba et in Castella Vetula.."-.