Soraluze: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
64. lerroa:
 
=== Geologia ===
Soraluzeko lurra aro Mesozoikoko materialez osatuta dago; aldi horrek, 165 milioi urte ditu gutxi gora-behera. Material horien artean, itsaspeko erupzioetatik datozenak nabarmentzen dira, hala nola, kuxin-labak eta harri bolkaniko piroklastikoak, gure udalerriko toki gehienetan daudelarikdaudenak. Dena den, mendebaldean kareharri hareatsuak, margak eta margokararriak dira nagusi. Material guzti horiek Goi-Kretazikokoak edo aro Mesozoikoaren azken aldikoak dira; beraz, horien gutxi gora-beherako antzinatasuna 65 milioi urtekoa da.
 
Hasieran aipatu dugun material bolkanikoa, Cenomanaldiaren etendura-garaian sortu zen, itsas arroan eman ziren erupzioen eraginez, eta garai hartan, bertan murgilduta zegoen gure gaur egungo lurraldea. Bitartean, geologiako kronologiaren arabera ia berehala, Maestrichtaldi-Danaldi erregresio-fasea sortu zen. Horrek itsasoko hondoak goratu egin zituen, aipatu margak eta kareharriak jalki zirelarik, eta horiek osatu zuten, hain zuzen ere, Eozenoaren lehen geruza.