Soraluze: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
55. lerroa:
Herriak ibaiarekin izan duen lotura estuaren seinale da ibaiaren zati bakoitzak izen ezberdina izatea. Horrela, ibaiaren goiko aldeari, Bergararekin mugan dagoen tokian hasten denari, “Irukurutzeta” esaten zaio; ondoren datorrenari, Serafin Atxotegi auzunearen parekoari, “Aizkorak” esaten zaio; beheraxeago dagoenari “Olakosin” (Olako-osiña), bainurako lekua berau, ibaia garbi zegoenean behintzat; hurrena “Maxpe” dator, Oleako presaren azpiko aldean; aurrerago “Maala” ( Magdalenaren baselizagatik) eta, ondoren, “Errekaldeko-arpasuak” izenekoa.
 
Beherago, zubi nagusiaren parean edo, “Kolarra” izeneko tokia dago eta jarraian “Arrio-gain”,. hortxe, ibaiarenIbaiaren bazterrean, sutegia eta etxea zeuzkan arabar armagile baten Arroiabe abizenaren kontrakzioz sortutako izena da "Arrio-gain". Hemendik presara arteko zatiak, kalebarreneko etxeen atzealdeak, “Etxazpe”dauka izena. Handik aurrera “Presapia” eta “Ugarrezia, harik eta dagoeneko desagertuta dauden “Gabolatzeko arpasuak” pasa eta “ibaizabal”esaten zaion tokira iritsi arte. Ibaiak bertan kañoi fabrikia egin aurretik zeukan zabalera handiagatik esaten zaio horrela azken honi. Azkenik Umilladerua, Olabarrena – garai bateko ola zaharraren lekuan eraikin berria egin dute oraintxe- eta Igarate daude, ibaiak Sagarraga errekarekin bat egiten duen tokia.
 
Ibaia zabal eta astiro dator. Lehentxeago aipatu dugun hiru kilometroko bidean presa ugarik eusten diote. Lehendabizikoa Olako presa da, XIX. mendearen lehendabiziko zatian eraikia, industria iraultzaren arrimoan. Zubi nagusia pasata dago presarik zaharrena, Plaza Zaharren eta Iturburuko pasealekuaren artean. Erdi aroan eraikitako presa honek Baltegieta kaleko Igaretako errotari zerbitzua ematen zion. Azkeneko presa Olabarrenakoa da; aspaldikoa hau ere, XVI. mendeko lehen erdikoa.