François Rabelais: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
30. lerroa:
[[1527]]. urteaz geroztik komentuko bizitza utzi eta Frantziako unibertsitateetako hirietan bizi izan zen. [[1530]]ean [[Montpellier]]ko Medikuntza fakultatean sartu zen eta hiru hilabetetan batxiler titulua eskuratu zuen ([[1537]]an doktore zen). Oso denbora gutxian ospe handia lortu zuen mediku-filologo gisa; [[Giovanni Manardi]]ren eskutitzak eta [[Hipokrates]]en ''Aforismoak'' argitaratu zituen ([[1532]]). Urte horretan bertan, [[Lyon]]go hospitaleko mediku zela, ''Les horribles et épouvantables faits et prouesses du très renommé Pantagruel Roi des Dipsodes, fils du Grand Géant Gargantua'' («Dipsodoen errege Gargantua erraldoiaren seme zen Pantagruel ospetsuaren gertaera eta balentria izugarri eta beldurgarriak») argitaratu zuen.

[[Fitxategi:Rabelaismaisonmetz.jpg|thumb|François Rabelaisen etxea [[Metz]]en]]
[[1534]]an lehenbizi, eta [[1535]]ean ondoren, [[Erroma]]ra joan zen [[Paris]]ko apezpiku zen [[Jean du Bellay]]rekin; garai hartan [[Geoffroy d'Estissac]]-i idatzi zizkion eskutitzak Erromako bizitzaren kronika dira. Bien bitartean, [[1534]]an ''La vie très horrifique du grand Gargantua, père de Pantagruel'' («Pantagruelen aita Gargantua handiaren neurriz gaineko bizitza») idatzi zuen. [[1539]]-[[1543]] urteen bitartean [[Piemonte]]n izan zen Rabelais [[Guillaume du Bellay]] gobernariarekin, eta bitarte horretan idatzi zuen ''Les stratagèmes...du...chevalier de Langey'' («Langeyko zaldunaren amarruak»). Garai horretan bere eleberriaren lehenengo bi liburuak berrargitaratu zituen hainbat zuzenketa egin eta gero, Sorbonak zentsura gogorra ezarri baitzion.

38 ⟶ 39 lerroa:
== Rabelaisen idazgintza ==
{{sakontzeko|Gargantua eta Pantagruel}}
{| class="toccolours" style="float: right; margin-left: 1em; margin-right: 2em; font-size: 85%; background:#c6dbf7; color:black; width:25em; max-width: 35%;" cellspacing="5"
| style="text-align: left;" | '''''Gargantua eta Pantagruel'''''

V. Kapitulua: ''Edaleen elkarrizketa''
<ref>{{erreferentzia|izena= François|abizena= Rabelais|url= http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/eu/contenidos/articulo/c1703/eu_d1703011/images/Idazleak.%20011.%20Francois%20Rabelais_0.1_3.jpg |izenburua= Gargantua eta Pantagruel, V. Kapitulua |bilduma= Lur erredakzioak euskaratua, Lur Entziklopedia Tematikoa, 1999 |argitaletxea= euskara.euskadi.eus |sartze-data = 2015-06-21}}</ref>

Ondoren, askaria han bertan hartzea erabaki zuten, eta hasi ziren flaskoak batetik bestera ibiltzen, urdaiazpikoak trostan, edalontziak hegan eta kopak tintin egiten.

- Bota, dantza, itzuli, nahasi.

- Kendu niretik ura, honela adiskide.

- Zigor nazazu edalontzi horrekin, adeitasunez.

- Botaidazu ardo gorria edalontziak negar egin arte.

- Egarriz izerditzen gara.

- Gartsu samar zaude, adiskide.

- Normala da.

- San Quenesen sabelagatik, aritu gaitezen edateari buruz!

- Nik nire orduetan baino ez dut edaten, Aita santuaren astoak bezala.

- Nik nire otoitz orduen liburuan besterik ez dut edaten, aita zaindari onak bezala.

- Zer izan zen lehenbizi: egarria ala edaria?

- Egarria, bestela nork edango zukeen lañotasun denboran egarririk gabe?

- Edaria, ''Privatio presupponit habitum'' delako. Ni apaiza naiz: ''Faecundi calices, quem non fecere disertum?''

- Guk, inozo, egarririk ez dugunean baino ez dugu edaten

Rabelais Frantziako [[Pizkunde]]ko intelektual handienetako bat izan zen, eta bere obra paregabea izan da hainbat garaiko literaturan. [[Pantagruel]] pertsonaian oso nabarmen erakusten du zientzian eta zuhurtasunean oinarritutako bizitza ideala, izadiarekin ados bizitzearen aldeko jarrera hain zuzen. Naturalismoa, kultura klasiko aberatsa, izpiritu tolerantea eta bihozbera, jakintzaren alor guztietarako jakin-mina; ezaugarri horiek guztiak indar handiz agertzen dira Rabelaisengan.

46 ⟶ 68 lerroa:
Pantagruelen leinuaren ezaugarrietako bat erraldoikeria da, eta ezaugarri horren alderdi onak eta txarrak hartzen ditu Rabelaisek. Janariaren eta edariaren gaiak, sexuaren gaiarekin batera, gorputzaren eta bizitzaren atseginak goresten ditu. Baina obraren osotasunean garrantzi gehien duen erreferentzia elkarbizitzarena da. Banketearen gaiaren bidez, gizakiaren gizarteratzea adierazten du; atsegin fisikoak eta intelektualak biltzen ditu horretan, eta zenbaitetan baita izpirituari dagozkien arazoak ere.

Dena dela, RahelaisenRabelaisen obraren osagai nagusia hizkuntza da, hizkuntza oro har. Rabelaisek ez du mundu opako bat erakusten, mundu absurdua baizik. Eta hori, zalantzarik gabe, askoz ere pozgarriagoa da. Hizkuntzaren bidez, egileak atsegin ematen dio irakurleari; eta ekintza horren bidez, egilearen sormena nabarmentzen da, eta horrexegatik goraipatu zuten Rabelais hizkuntzaren artista handiek, [[Gustave Flaubert]]ek eta [[Louis-Ferdinand Céline]]k, besteak heste. Euskarazko hitzak sartu zituen Gargantua liburuko bosgarren kapituluan, eta ahapaldi osoak Pantagruel obrako 9. kapituluan.

== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{erreferentzia_zerrenda}}

== Kanpo loturak ==