Kataluniar independentismoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
15. lerroa:
==Historia==
===1970eko hamarkada===
[[1970]]eko hamarkadaren amaieran sortu zen egungo independentismoa. Garai horretan, [[PSAN]], Herrialde Katalanen Nazio Askapenerako Alderdi Sozialista sortu zen. Ez zuten sinesten burutzen ari zen «trantsizio»an, [[frankismo]]ko pribilegioak mantentzeko egituratzat ikusten baitzuten. Autonomia erkidegoen Espainia berria frankismoa oinarritzen zela aldarrikatzen zuen, eta Convergencia eta Unioren [[katalanismo]] «immobilista» eta «kontserbadorea» ukatzen zuen<ref name=aa>Samara Velte, [http://www.berria.eus/paperekoa/1909/006/001/2014-11-09/olatu_bat_etorkizunera.htm «Olatu bat etorkizunera»], ''Berria'', 2014-11-09</ref>.
 
===1980ko hamarkada===
1980ko hamarkadako mugimendu independentista [[katalanismo]] moderatuetatik aldendu zen, eta jarduera eta ekintza erradikalagoak hartu eta egin zituen. PSAN hainbat talde banatu zen: [[MDT]] Lurraren Defentsarako Mugimendua eta [[Terra Lliure]] talde armatua. bi helburu nagusi zituzten hamarkada horretako mugimendu independentistek: gizartean oinarria ezartzea, eta aurkariak zehaztea. Ideologikoki autonomia erkidegoak defendatzen zituen [[katalanismo]] kontserbadorearekin hautsi nahi zuten. Haustura ideologikoa bultzatzeko diskurtso marxista erabiltzen hasi ziren. Mugimendu independentista horren inguruan gizarte sare bat sortu zen. Bertan zeuden: ikasle mugimenduak, sindikatuak, ekologistak eta feministak<ref name=aa></ref>.
 
===1990ko hamarkada===
Mugimendu independentistak maila instituzionalera eramateko beharra sentitu zuten zenbait sektorek. [[Bartzelona]] 92ko Olinpiar Jokoak baina egun batzuk lehenago independentisten aurkako sarekada egin zen. Bi astean 45 lagun atxilo hartu zituzten, eta erdiek [[tortura]]k salatu zituzten. [[1995]]ean, [[Terra Lliure]]k bukatutzat jo zituen bere ekintzak. Nazioartean, Baltikoko herrialdeetan eta Balkanetan independentzia prozesuak hasi ziren, eta talde armatuak islamistak sortzen ari ziren. Independentisten alderdi erreformista [[Kataluniako Ezker Errepublikarra|ERCn]] sartu zen, eta erradikalagoa [[CUP (argipena)|CUPen]] inguruan bildu zen<ref name=aa></ref>.
 
===2000ko hamarkada===
Autonomia Erkidegoen eremuan aurrera egitea talde nagusien helburu bilakatu zen: [[hizkuntza politika]] eta, batez ere, [[zerga]] sistema hobea bermatzeko Estatutu berri bat eskatzen hasi ziren. [[2003]]an [[Kataluniako Sozialisten Alderdia|PSCk]], [[Kataluniako Ezker Errepublikarra|ERCk]] eta [[ICV]]-[[EUiA]]k hiruko gobernua osatu zuten estatutua erreformatzeko. Horretarako proposamena [[2005]]eko [[irailaren 30]]ean onartu zuen Kataluniako Parlamentuak: [[Konbergentzia eta Batasuna|CiU]], [[Kataluniako Sozialisten Alderdia|PSC]], [[Kataluniako Ezker Errepublikarra|ERC]] eta [[ICV]]ko diputatuek alde bozkatu zuten; [[PP]]koek, berriz, aurka<ref name=aa></ref>.
 
Espainian presio handia egon zen testu horren aurka eta handik lau hilabetera [[Artur Mas]]ekin bildu zen [[José Luis Rodríguez Zapatero|Jose Luis Rodriguez Zapatero]], Espainiako presidentea. Estatutuaren erreforma leuntzea adostu zuten, adibidez, «nazio» terminoa hitzaurrean sartuta (eta ez lehen artikuluan). Horregatik [[Kataluniako Ezker Errepublikarra|ERCk]] babesa kendu zion agiriari<ref name=aa></ref>.
 
[[2006]]ko otsailean manifestazio jendetsua egin zuten [[Bartzelona]]n ''Nazio bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu'' lelopean. Ondoren, iritsi ziren 2010eko manifestazioa —Konstituzio Auzitegiak moldatutako 2006ko Estatutuaren aurka—, eta hurrengo urteetako [[Kataluniako Egun Nazionala|Diada]] jendetsuak. Krisi ekonomikoarekin, sektore gehiagotara heldu zen [[independentzia|independentismoa]]<ref name=aa></ref>.
 
[[2009]]an independentziari buruzko galdeketak egiten hasi ziren, [[Arenys de Munt]]en lehena. Garai hartan sortu zen [[ANC (argipena)|ANC]] Biltzar Nazional Katalana. [[2012]]koedo DiadanAssemblea orduraNacional arteko manifestazio handiena egin zuten ''[[Katalunia]], estatu berria [[Europa]]n'' leloarekin; Masek galdutzat jo zuen Madrilekin itun fiskala negoziatzeko aukera, eta [[hauteskunde]]ak aurreratu zituenCatalana. Hauteskundeetan, [[Kataluniako Egun Nazionala|Diadako]] leloa babestu zuten alderdiek lortu zituzten boto gehien baina [[Konbergentzia eta Batasuna|CiUk]] ez zuen gehiengo osorik lortu, eta [[Kataluniako Ezker Errepublikarra|ERCrekin]] aliatu behar izan zuen<ref name=aa></ref>.
{{sakontzeko|Kataluniako Lurralde Askea}}
 
===2010eko hamarkada===
[[2012]]ko [[irailaren 3]]an [[Sant Pere de Torelló]]ko udalak Kataluniako independentziaren alde sinatutako aldarrikapenaren ondoren, aldarrikapen berdina sinatu duten udalerriak erabilitako izena [[Kataluniako Lurralde Askea]] izan da. Urte hartako Diadan ordura arteko manifestazio handiena egin zuten [[2012ko "Catalunya, nou estat d'Europa" manifestazioa|"Katalunia, estatu berria Europan"]] leloarekin; Masek galdutzat jo zuen Madrilekin itun fiskala negoziatzeko aukera, eta [[hauteskunde]]ak aurreratu zituen. Hauteskundeetan, [[Kataluniako Egun Nazionala|Diadako]] leloa babestu zuten alderdiek lortu zituzten boto gehien baina [[Konbergentzia eta Batasuna|CiUk]] ez zuen gehiengo osorik lortu, eta [[Kataluniako Ezker Errepublikarra|ERCrekin]] aliatu behar izan zen.
{{sakontzeko|2012ko "Catalunya, nou estat d'Europa" manifestazioa}}
 
{{sakontzeko|Via Catalana}}
[[2013]]ko [[irailaren 11]]n, Diada egunean berriz ere, independentziaren alde Katalunian osatu zen giza katea da, ANC erakundeak deitutakoa. Giza kateak 400 km inguru izan zituen eta La Jonqueratik Alcanarrera zabaldu zen, antzinako Via Augustari jarraituz, ekimen erraldoiak [[Via Catalana]] izena hartuz.
Autonomismoaren aldeko alderdi batzuk ([[Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa|CDC]], adibidez), estatu propioaren aldeko mugimenduan kokatu ziren, aldarrikapen ez argiekin bazen ere. «Estatu propioa» independentea izan edo ez, hori defendatzen zuten Unio eta [[ICV]]ko sektore batzuek. Gauzak horrela, zehaztu zituzten galdeketaren formulazioa eta eguna<ref name=aa></ref>.
 
{{sakontzeko|Kataluniaren independentziarako kontsulta}}
Autonomismoaren aldeko alderdi batzuk ([[Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa|CDC]], adibidez), estatu propioaren aldeko mugimenduan kokatu ziren, aldarrikapen ez argiekin bazen ere. «Estatu propioa» independentea izan edo ez, hori defendatzen zuten Unio eta [[ICV]]ko sektore batzuek. Gauzak horrela, zehaztu zituzten galdeketaren formulazioa eta eguna<ref. name=aa></ref>Azkenik, [[Kataluniaren independentziarako kontsulta]] burutu egin zuten [[2014]]ko [[azaroaren 9]]an, erreferendum izaera ofizialik eduki ez zuena Espainiaren aurkako jarrera zela-eta. Emaitzek erakutsi zuten 2.236.806 herritar joan zirela bozkatzera, horietatik 1.861.753 boto independentistak izan ziren, 232.182 estatua bai baina independentzia nahi ez zutenak eta 104.772 boto unionistak.
 
Nazioarteko sostenguen artean, esanguratsua izan zen [[2015]]eko [[maiatz]]ean jasotakoa [[Danimarka]]ko legebiltzarrean: "Folketing"-ean ordezkatuta dauden 8 alderdi politikoetatik 7k adierazi zuten euren aldeko jarrera Espainia eta Kataluniaren arteko elkarrizketarako, independentziari irtenbide demokratikoa emateko aldera.<ref>[http://www.vilaweb.cat/noticia/4299933/20150513/denmark-in-favor-of-seeking-democratic-solution-for-the-independence-of-catalonia.html "Denmark, in favor of seeking a democratic solution for the independence of Catalonia (Vilaweb)."]</ref>