Barrokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
72. lerroa:
== Literatura ==
{{sakontzeko|Literatura barrokoa}}
Arlo honetan ere barrokoa ez da adiera bakarreko hitza. Maiz askiasko, apaindurazko ugaritasunaz hornitua edo mami-azalak nahasiak ageri diren literatura idatziari barrokoa deitu ohi zaio, edozein delarik ere delakoaren sorrera aldia. Ikuspegi estilistiko hori alde bat utzirik, artearen beste arloetan bezala, XVII. mendearen inguruan sorturiko literatura da berez literatura barrokoa. Dena den, garai hartan Europako herrialdeetan oso egoera desberdinak zirenez, barroko literarioak ezagugarri bereziak izan zituen herri bakoitzean.
[[Italia]]ko poetika barrokoak adierazpen molde guztiz landua eta [[metafora]] ausartak erabili zituen, irakurlearen baitan harridura sortu nahiz. [[Giambattista Marino]]k ([[1569]]-[[1625]]), ''Adonis'' poemaren egileak, eman zion izena literatura mota honi: [[marinismo]]a. Antzertian, ''Commedia dell’arte'' finkatu egin zen. [[Daniello Bartoldi]] ([[1608]]-[[1681]]) [[jesusen Konpainia|jesuitak]] deskripzioz eta erretorikaz beteriko prosa jorian idatzi zuen.