Elikatze-iturri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(lanean)
39. lerroa:
 
=== Elikatze iturri kommutatua ===
Elikatze iturri kommutatuetan —''switched-mode power supply'', SMPS— sare elektrikoko korronte alternoko sarrera zuzenean [[artezgailu|arteztu]] egiten da eta gero iragaztu, tentsio zuzena lortzeko. Ondoren tentsio hau kommutazio elektronikoko zirkuituen bitartez kommutazioan piztu-itzaltzen da [[maiztasun]] haundian. Honela korronte alterno bat sortzen da, maiztasun haundiko [[transformadore]] batetik edo [[haril|induktore]] batetik pasatuko dena. Kommutazioa maistasun oso haundian egiten da —orokorrean 10kHz-1MHz—, era honetan sare elektrikoko maiztasunean lan egiten duten elikatze iturri linealek erabiltzen dituztenak baino [[transformadore]] eta [[kondentsadore elektriko|kondentsadore]] iragazki askoz txikiago, arinago eta merkeagoak erabili daitezkeelarik. Induktorearen edo transformadorearen sekundarioaren ondoren, maiztasun haundiko korronte alternoa arteztu eta iragaztu egiten da irteerako tentsio zuzena lortzeko. Elikatze iturriak era egokian isolatutako maiztasun haundiko transformadorea erabiltzen badu, iturriaren irteera sare elektrikoarekiko isolatua egongo da; ezaugarri hau askotan funtsezkoa da segurtasunari begira.
 
Elikatze iturri kommutatuak orokorrean erregulatuak dira, eta irteera tentsioa konstante mantentzeko, elikatze iturriak kargak erabilitako korrontea monitoratzen duen feedback-kontrola —berrelikadura— erabiltzen du.
Kommutazioaren [[Pultsu zabalera modulazio|lan zikloa]] haunditu egiten da [[potentzia elektriko|potentzia]] eskaera haunditzen den neurrian.
 
Elikatze iturri kommutatuek askotan segurtasun ezaugarriak barneratzen dituzte, halanola korronte mugatzea edo ''palanka'' zirkuituak (''crowbar''), gailua eta erabiltzailea kalte elektrikoetatik babesteko. Korronte haundiko potentzia galtze ez -normal bat antzematen bada, elikatze iturri kommutatuak zirkuitu-labur bat dela ulertu eta bere burua itzali dezake kalteak egin aurretik. [[Ordenagailu]]en elikatze iturri askok [[txartel nagusi]]ari bidaltzen zaion ''tentsio maila egoki'' seinale bat ematen dute; txartel nagusiak seinale hau ez badu jasotzen ez da lanean hasten, eta honela tentsio ez egokiekin lan egitea ekiditen da.
 
Elikatze iturri kommutatuek irteerako korronte minimoarentzat muga absolutu bat daukate. Potentzia maila batetik gora bakarrik egin dezakete lan, eta puntu horren azpitik ez dute funtzionatzen. Karga gabeko egoeran, potentzia mozte zirkuituaren maiztasunak abiadura oso haundia hartzen du, transformadore isolatuak [[Tesla haril]] baten antzera jokatuko duelarik, eta tentsio oso altuko pikoen ondorioz kalteak sortu. Babes zirkuitudun elikatze iturri kommutatuak, abiarazterakoan kargarik ez dutela antzematen badute era azkarrean itzaltzen dira. Elikatze iturriari ''fikziozko'' karga bat (''dummy load'') edo bonbilla bat gehitu ahal zaio karga primario bat konektatuta ez daukanean.
 
=== Elikatze iturri programagarria ===