Elikatze-iturri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(lanean)
(lanean)
58. lerroa:
=== Goi tentsioko elikatze iturria ===
Goi-tentsioko elikatze iturriek ehundaka edo milaka volteko irteera tentsioa eamten dute. Irteeran konektore berezia dute, [[arku elektriko]]ak, isolatzailearen hutsak edo erabiltzailearekin nahigabeko kontaktuak ekiditeko. Goi-tentsioko elikatze iturri batzuk irteerako tentsioa kontrolatzeko sarrera analogiko bat dute, eta honela goi-tentsioko anplifikadore bezala jokatu dezakete, [[banda zabalera]] oso mugatuarekin bada ere. Goi-tentsioko elikatze iturriak ekipamendu batzutan elektroi eta ioi sortak azeleratu eta manipulatzeko erabiltzen dira —[[X izpi]] sorgailuetan eta [[mikroskopio]] elektronikoean adibidez—, eta beste ahinbat erabilpenetan, [[elektroforesi]]an eta elektrostatikan adibidez.
 
== Espezifikazioak ==
Elikatze iturri zehatz baten egokitasuna erabilpen zehatz baterako iturriaren hainbat ezaugarriren araberakoa da. Ezaugarri hauek elikatze iturriaren ''espezifikazioetan'' zerrendatzen dira. Elikatze iturri baten ohiko espezifikazio batzuk hurrengoak dira:
* Sarrera [[tentsio (elektrizitatea)|tentsio]] mota —korronte [[korronte zuzen|zuzena]] ala [[korronte alterno|alternoa]]— eta maila tartea.
* Energia eraldatzearen errendimendua.
* Kargari eman ahal dion tentsio eta [[intentsitate elektriko|korrontea]].
* Irteerako tentsioaren egonkortasuna sarrera tentsio eta karga baldintza aldakorrekin.
* Zenbat denboran eman ahal duen energia birkargau gabe —energia iturri eramangarriak erabiltzen dituzten elikatze iturrietan—.
* Operazio eta biltegiratze tenperatura mailak.
 
== Elikatze iturrien erabilpen zehatz batzuk ==