Titan (satelitea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gramatika- eta estilo-hobekuntza batzuk sartu ditut
Xehetasun txiki bat
9. lerroa:
Titanek [[metano]]zko [[itsaso]] batzuk ditu, eta [[metano]]zko [[atmosfera]] bat. [[Metano]]zko euria ere egiten du bertan, eta ez da inoiz gelditzen. [[Metano]]zko [[hodei]]ek erabat estaltzen dute, [[Artizarra|Artizarrra]] bezala. Horregatik kanpotik [[hori]]a dela dirudi.
 
Titan ilargiaren osagai nagusiak [[arroka]] eta [[izotz]] tankerako materialak dira. 2004 urtean [[Cassini-Huygens]] zundak Titan aztertu zuenean honen gainazalaren inguruko informazio ugari bildu zen lehenengo aldiz, ez baitzen ordura arte datu askorik jaso, ilargiaren atmosferaren loditasuna dela eta. Zunda honekhorrek, besteak beste, [[polo (argipena)|poloen]] inguruan [[hidrokarburo]] likidoen [[aintzira]]k aurkitu zituen. Esan bezala, aintzira horiek eta antzeko beste zenbait dira lurraz beste eguzki sisteman aurkitu diren likido aztarna bakarrak. Titanen gainazalean mendi eta krio-[[sumendi]] ugari aurkitu den arren, gainazala nahiko lau eta leuna da oro har , eta krater gutxi dago. Kraterren eskasia dela eta, gainazala geologikoki gaztea dela esan liteke.
 
[[Nitrogeno]]a dugu Titanen atmosferaren osagai nagusia; bertan metano eta etano hodeiak ikus daitezke. Hainbat fenomeno klimatiko gertatzen dira Titaneko atmosferan, [[haize]]-lasterrak eta [[euri]]teak (besteak beste). Fenomeno horiek, gainazalean, lurrekoen antzekoak diren egitura morfologikoak sortu dituzte; hots, [[duna]]k, [[hondartza]]k... Horrez gainera, lurrean bezala, Titaneko eguraldia urtaroen araberakoa da. Gainazaleko eta lurrazpiko likido eta nitrogenoz beteriko atmosfera duenez, Titan antzinako lur planeta sorberriarekin alderatu ohi da, baina Titanek askoz ere [[tenperatura]] hotzagoa du. Horregatik, Titan [[mikrobio|mikrobiar]]-bizia estralurtarraren gordailua izan litekela esan izan da askotan, edo agian bizia sortu aurreko baldintzak dituen ingurunea duela, materia organikoa baitu. Zientzialariek Titaneko gainazalaren azpiko ozeanoa bizia manten dezakeen ingurunea dela proposatu dute.