Ireki menu nagusia

Aldaketak

5 bytes removed ,  Duela 4 urte
ez dago edizio laburpenik
| bandera_irudia = Flag of Cameroon.svg
| armarri_irudia =Cameroon COA.svg
| lema_nazionala = Paix - Travail - Patrie<br />Peace - Work - Fatherland<br />( Bakea - Lana - Aberria )
| ereserkia = Ô Cameroun, Berceau de nos Ancêtres<br />O Cameroon, Cradle of Our Forefathers<br />( O Kamerun, arbasoen sorlekua )
| estatuaren_mapa = LocationCameroon.png
| hiriburua = [[Jaunde]]
Kamerungo lehen biztanleak [[pigmeo]]ak izan bide ziren. Gero, Afrikako ekuatore inguruetako herri batzuk heldu ziren: [[bantu]]ak, [[fula etnia|fulaniak]], Niger ibaiaren arroko [[musulman]]ak eta abar. [[XV. mendea]]ren bukaeran portugaldarrak iritsi ziren Kamerungo itsasertzera, eta [[1520]]an lur sailak landu zituzten eta esklaboen salerosketan aritu ziren. [[XIX. mendea]]n britainiarrek esklaboen salerosketa debekatu zutenean, [[Bioko|Fernando Poo]] uhartean ezarri ziren espainiarren baimenaz itsasertza zaintzeko.
 
[[Erresuma Batua]]k protektoratua ezarri nahi zuen lurralde horietan eta Kamerungo barne aldera sartu ziren britainiarrak. Hala ere, [[Alemania]]k hartu zuen lurralde osoa [[1848]]an. [[Lehen Mundu Gerra]]ren ondoren, Frantziaren eta Erresuma Batuaren artean banatuta gertatugeratu zen [[Kamerun]], baina [[1960]]an Frantziaren mendean zegoen zatiak independentzia lortu zuen. Britainiarren mendean zegoen zatia, berriz, bitan banatu zen 1961ean: iparraldea [[Nigeria]]ri lotu zitzaion, eta hegoaldeak [[Frantzia]]rena izandako zatiarekin bat egin zuen federazio batean, eta [[Kamerungo Errepublika]]n ondoren.
 
[[1972]]an gobernu bateratua ezarri zen, [[1960]]az gero agintean zegoen [[Ahidjo]] lehendakariaren esku utzirik aginpide betearazlea. Ahidjok erregimen gogorra finkatu zuen; gogortasun hori salatu zuten giza eskubideen aldeko europar elkarteek, milaka preso politiko zeudela jakin zutelarik. 1982an ustekabean dimisioa auekeztu zuen lehendakariak eta Biya Lehen Ministro ohiaren esku gelditu zen kargu hura, nahiz eta Ahidjo izan zen aurrerantzean ere Kamerungo Batasun Nazionala (UNC) legezko alderdi bakarraren burua. Biyak zenbait estatu kolperi aurre egin behar izan zien eta Ahidjo haren kontrako konplota bultzatu izanaz akusatu zutelarik, ihes egin behar izan zuen 1983an. 1985ean, UNC alderdiak RDPC ([[Kamerungo Herriaren Elkartasun Demokratikoa]]) izena hartu zuen, baina bide politiko berari jarraitu zion, harik eta 1991n oposizioko alderdiak onartu ziren arte. Izan ere, 1990 inguruan, herritarren eta oposizioaren kontrako jarrera nagusitzen ari zela ikusirik, zenbait berrikuntza egin behar izan zituen Biyak. Dena dela, oposizioan ez zegoen batasunik, eta 1992ko lehenengo hauteskunde alderdi-anitzetan Paul Biya hautatu zuten berriro. Oposizioak, atzerriko begiraleen onespenarekin, iruzurra salatu zuen, baina gobernuak ez zuen onartu aldaketarik. Ipar-ekialdean Fru Ndik, FSD (Frente Sozial Demokrata) alderdiko buruzagiak, lehendakari izendatu zuen bere burua, eta eskualde hartan nagusitzen ari zen nahasmenduari aurre egiteko, larrialdi egoera ezarri zuen gobernuak. Bestalde, "koalizio gobernu" bat osatu zuen, RDPC zena nagusi, eta zapalkuntza gogorra bideratu zen gobernuaren kontrako adierazpenen aurka.
Anonymous user