Austria-Hungariako Inperioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
71. lerroa:
Gainera, [[magyar|hungariarrak]] ez zeuden pozik [[Viena]]tik zetorren boterearekin eta Austriar Inperioaren barruan gero eta herri-nortasun handiagoa nabari ziren. Hungarian [[1848]]-[[1849]]an [[1848ko Iraultza Liberalak|iraultza liberala]] gertatu zen eta Austriako Inperioa, [[Errusiar Inperioa|Errusiako Inperioaren]] laguntzarekin, hori bukatzen ahalegindu zen. Hala ere, egoera horrek soilik ez zizkion Austriari arazoak sortu.
 
[[1850eko hamarkada|1850ko hamarkadaren]] bukaera aldera, haatik, iraultza babestu zuten hungariar asko [[Habsburgo]]tarren monarkia onartzeko prest ziren. Euren iritziz, Hungariak independentzia osorako eskubidea bazuen ere, [[1713ko Santzio Pragmatikoa]]ren ondotik, bai Austriak bai Hungariak defentsa eta kanpo aferak bateratuak zituzten.
 
Austriak [[Königgrätz]]en jasandako galeraren ostean, Hungariarekiko harremanak sendotzea garrantzitsua zen, botere handiko estatusa zutela erakusteko. [[Friedrich Ferdinand von Beust]] atzerri ministro berriak gogo handia zuen Hungariarekin negoziazioak amaitu eta sinatzeko. Monarkiaren aldeko indarrak biltze aldera, [[Frantzisko Josef I.a Austriakoa]]k negoziazioak hasi zituen, hungariar nobleziaren laguntza izateko: elite horrek nahi zuen enperadorea [[Hungariako Errege]] izendatzea eta, aldi berean, [[Budapest]]en beste parlamentu bat sortzea, Hungariako lurraldeen barruan erregearen legeak garatu ahal izateko.
83. lerroa:
Azken horren ardura aurreko biek kudeatzen zituzten eremuen finantzak kontrolatzea zen, beste guztirako bi estatu bereizi gisa funtzionatzen baitzuten, baita finantza arloan ere.
 
[[1867]]tik aurrera, diru-irteerak horrela banatu ziren: %70 Austrian eta % 30, Hungarian. Tarte hori 10hamar urteanurtetik behin negoziatu behar zen berriro, eta [[1907]]rako Hungariaren zatia % 36,4ra igo zen. [[1917]]an egindako negoziazioek Monarkia Dualaren bukaera izan ziren.
 
== Politika eta gobernua ==