Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Atal berria:
665. lerroa:
 
:Kaixo, Edu. Neronek hika egiten diat familiako eta adiskide askorekin (euskaldun berri gehienekin, ordea, zuka, komunikazioa erraztearren), eta bat natorrek hitanoa jartzea zuzena litzatekeela, baina kontua duk hiztegi horrek, esaldi arruntenak jaso nahi dituen neurrian, kaleko egungo erabilera nagusia jaso behar duela, eta horretan zalantza izpirik ez da: zuka egiten diate gaur egun euskaldun gehien-gehien-gehienek. Hik bezala, nik ere nahiago nikek hitanoa zabalduko balitz, kaleko euskara aberastu eta bizituko lukeela uste baitut, baina artikuluko atal horren eginkizuna ez duk eredu bat ematea, erabilera jasotzea baizik. Eutsi goiari, eta segi wikipediagintzan. --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 2015-06-15, 21:37 ([[UTC]])
 
== Ene ordenagilu honetatik egin omen den bandalismoaz ==
 
Xabier:
 
Edu nauk: aste honetan, "Gaztelania" izeneko artikuluari egin nizkion zuzenketez jardun gaituk, "tú" deiktikoa euskaraz emateko, hika erabili bainuen. Konturatu bide haizenez, maiz sartzen nauk orriotan, estilozko zuzenketak eta bestelakoak egiteko: bada, lehengo eguneko hire erantzuna irakurtzen ari nintzela, hona zer aurkitu dudan:
 
https://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide_eztabaida:213.195.80.114
 
'''ZIN EGITEN DIAT''' ez dudala inoiz bandalismorik egin, '''EZTA EGINEN ERE'''. Ez diat ezer ulertzen, ordenagailu hau ez baitu inork ere ukitu inoiz (bakarrik bizi nauk eta!). Neuk ere geure kultura bultzatu nahi dudanez, atsegin handiz ibiltzen nauk testuak gainbegiratzen, edukiak ahal dudan bezala osatzen eta estiloa zuzentzen, bai etxetik, bai lanetik, han tarteren bat baldin badut. Sinets iezadak esaten badiat testuak ergeltzea ez dela nire zaletasuna eta nazka izugarria diodala kontu horri. Eskertzen diat nire IPa blokeatu ez izana, jakina: zer gertatu ote da?
 
Gauzak argitzeko atzerapena dela eta, barka nazak: idatzi bezala, hire oharra oraintxe irakurri diat.
 
Izan ongi,
 
Edu ROMERO TREUILLER