Elikatze-iturri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
7. lerroa:
'''Elikatze iturri''' guztiek ''energia sarrera'' bat daukate, energia iturritik energia hartzeko, eta ''energia irteera'' bat edo gehiago, kargari energia emateko. Elikatze iturri gehienetan sarrera eta irteera hauek konektore elektrikoak, edo beste zirkuituetara konexio elektriko zuzenak dira. Batzuetan enegia sarrera edo irteera harigabeko energia transferentzia bitartez izan daiteke. Energia sarrera eta irteerataz gain, elikatze iturri batzuk beste sarrera eta irteera mota batzuk izan ditzekete, monitorizazio eta kontrol funtzioak betetzeko adibidez.
 
== Sailkapen orokorroaorokorra ==
=== Funtzionala ===
Elikatze iturriak hainbat eratan sailkatu daitezke, tartean ezaugarri funtzionalen arabera. Adibidez, '''elikatze iturri erregulatu''' bat irteerako [[tentsio (elektrizitatea)|tentsio]] edo [[intentsitate elektriko|korronte]] konstantea mantentzen dituen iturri bat da, sarrerako tentsioan edo kargaren korrontean aldaketak egon arren. '''Erregulatu gabeko elikatze iturri''' batek, ostera, sarrerako tentsioa edo kargaren korrontea aldatzerakoan irteeran aldaketa esanguratsuak izan ditzake. '''Elikatze iturri doigarrietan''' irteerako tentsio edo korrontea programatu egin daiteke, bai kontrol mekanikoen bitartez, zein iturriaren kontrol sarrera baten bitartez. '''Elikatze iturri erregulatu doigarri''' bat bai erregulatua eta baita doigarria da. '''Elikatze iturri isolatu''' batek bere energi irteera sarrerarekiko isolatuta dauka; beste elikatze iturri batzuk, ostera, sarrera eta irteeran konexio komun bat partekatzen dute.