Korronte zuzen: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+atala: Korronte zuzeneko zirkuituak
+atala: erabilpenak
21. lerroa:
[[Elektronika]]n, ohikoa da [[bateria elektriko|bateria]] batetik edo [[elikatze-iturri]] baten korronte zuzeneko irteeratik energia hartzen duen zirkuituari ''korronte zuzeneko zirkuitu'' deitzea, esan nahi dena zirkuitua korronte zuzenarekin elikatuta dagoela bada ere.
 
== Erabilpenak ==
[[Fitxategi:Netzgeraet.jpg|200px|thumbnail|Mahaigaineko [[elikatze iturri]] sinple bat. [[Anperemetro]]aren azpian dauden konektoreak elikatze iturriaren irteerak dira. Kolore konbentzioa jarraituz, gorriak positiboak dira eta beltzak negatiboak]]
 
Orokorrean korronte zuzeneko instalazioek konektore, etengailu eta [[luminaria]] desberdinak erabiltzen dituzte, korronte alternoan erabiltzen direnen aldean, gehienbat korronte zuzenean erabiltzen diren tentsio txikiegatik.
 
Korronte zuzeneko tresnek ez dituzte polaritate alderantzizkatzearen aurkako babesik izaten, eta alderantzizko polaritatearekin elikatzen badira izorratu egin daitezke, diodo-zubi bat ez badaukate —[[pila]] edo [[bateria elektriko|bateriaz]] elikatutako tresna gehienek ez daukate diodo-zubirik—. Pila edo bateriak erabiltzen dituzten gailuek hauek zein posiziotan ezarri behar diren azaltzen duen diagrama bat edukitzen dute. Bateria batzuk bere posizio zuzenean bakarrik konektatu ahal izateko diseinatuak daude. Konektore batzuk ere era zuzenean bakarrik konektatu ahal izateko moduan diseinatzen dira. Konbentzioz, elikadura konektore bi dituzten tresnetan, kolore gorria positiboarentzat erabiltzen da eta beltza negatiboarentzat.
 
[[Fitxategi:Direct current symbol.svg|200px|thumbnail|eskuinera|Ikur hau '''korronte zuzena''' behar duten edo sortzen duen gailuetan aurkitu daiteke.]]
Korronte zuzena arrunta da tentsio oso txikiko erabilpenetan, eta tentsio txikiko erabilpen batzutan, bereziki bateria edo pilekin elikatzen diren erabilpenetan, hauek korronte zuzena bakarrik ematen bait dute, edo [[eguzki energia]] erabiltzen denean, [[zelula fotovoltaiko]]ek korronte zuzena bakarrik sortzen dutelako. Ibilgailu gehienek korronte zuzena erabiltzen dute; [[alternadore]]ak korronte alternoa sortzen badu ere, [[artezgailu]]ekin korronte zuzena lortzen da. [[Zirkuitu elektroniko]] gehienek korronte zuzeneko [[elikatze iturri]]a behar dute. [[Erregai-pila|Erregai-pilek]] korronte zuzena bakarrik sortzen dute.
 
Automobil gehienek 12 volteko korronte zuzena erabiltzen dute; gutxi batzuek 6V edo 42Veko sistema elektrikoa daukate.
 
Hegazkin arinen sistema elektrikoak 12V edo 28Vekoak izaten dira.
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}