Esako urtegia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
26. lerroa:
| hiriak = [[Esa]]
}}
'''Esako urtegia''' [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] ipar-ekialdean eta [[Zaragozako probintzia|Zaragozako]] ([[Aragoi]]) ipar-mendebaldean dagoen [[urtegi]]a da. [[Aragoi (ibaia)|Aragoi ibaiaren]] ura biltzen du, [[Esa]] herrian dagoen presa baten bidez. [[Pirinioak|Pirinioen]] oinetan dagoenez gero, ''Pirinioetako itsasoa'' ezizena ematen zaio.<ref>[http://paperekoa.berria.info/plaza/2007-07-21/054/002/_pirinioetako_itsasoa.htm Pirinioetako itsasoa] Paperekoa.berria.info</ref> Presaren eskuineko hegala mugitzen ari denez (horren ondorioz, Esako bi urbanizazio hustu behar izan zituzten) eta ezkerreko hegala ere egonkorra ez denez, segurtasun kezka handiak daude uretan behera dagoen [[Zangoza]]n (Nafarroa Garaia) gerta litekeen hondamendiari buruz, ez baitago larrialdian herri hori husteko plan eraginkorrik. Gainera, presari altuera handiagoa ematearren egiten ari diren lanek are arrisku larriagoa dakarte.<ref>Edurne ELIZONDO: [http://www.berria.eus/paperekoa/1830/009/001/2015-06-13/esa_ezin_dela_handitu_berretsi_eta_bertzelako_aukerak_aurkeztu_dituzte.htm «Esa ezin dela handitu berretsi, eta bertzelako aukerak aurkeztu dituzte»], ''Berria'', 2015-06-13.</ref><ref>{{es}} Garikoitz MONTAÑÉS: [http://www.eldiario.es/norte/navarra/ultima_hora/Yesa-parece-intocable-orgullo-echarse_0_397560435.html «Pedro Arrojo, doctor en Ciencias Físicas: “Yesa parece algo intocable por orgullo y por no querer echarse atrás”»], ''El Diario'', 2015-06-11.</ref><ref>{{es}} Pablo ÁLVAREZ eta Virginia ALONSO: [http://www.noticiasdenavarra.com/2015/06/05/opinion/tribunas/sanguesa-y-los-20-minutos-para-su-evacuacion «Sangüesa y los 20 minutos para su evacuación»], ''Noticias de Navarra'', 2015-06-05.</ref>
 
Urtegiak 446,86 [[hektometro]] kubikoko edukiera du, kota hauek lortuz: gutxienez, 435,00 m; gehienez, 490,00 m; gainezkabidea, 482,61 m eta gehiena egoera normalean 488,61 m. 10 kilometroko luzera du eta 1 eta 2,5 kilometro arteko zabalera. Nafarroako zatia nabigagarria da. Presatik [[Bardeetako ubidea]] abiatzen da, Nafarroako [[Bardeetako natura parkea|Bardeak]] eta [[Zaragozako probintzia|Zaragozako]] [[Cinco Villas]] eskualdea ureztatzen dituena. Horrez gain, Esako ura [[argindar|elektrizitatea]] sortzeko ere erabiltzen da.