Safo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
23. lerroa:
 
== Bizitza ==
Gauza gutxi dakigu Saforen bizitzari buruz, zeinaren 650 bertso bakarrik gordetzen diren. [[Asia Txiki]]ko itsasbazterraren ondoko [[Lesbos]] uhartean sortu zen, [[K. a. 620]] aldean, eskualdean kultura loraldi handia izan zen garaian. Jaiotiria [[Mitilene]] edo Eresos izan zitekeela uste da<ref name="poetryf">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.poetryfoundation.org/bio/sappho |izenburua= ''Sappho'' |bilduma= |argitaletxea= Poetryfoundation.org}}</ref>. Familia aristrokrata bateko alaba zen, eta uharteko politikagintzan parte hartu zuen. [[Sizilia]]ra erbesteratu zuten [[K. a. 593]]an [[Pitako Mitilenekoa|Pitako]] [[tirano]]ari egin zizkion kritikengatik. Lesbosa itzuli zenean dantza, musika eta gimnasia ere irakasten zen literatura eskola bat sortu zuen, ''Musen Zerbitzarien Etxea'' izenekoa, neskez osatua. Han, besteak beste, poesia errezitatzen, abesten eta lorezko koroak eta zintzilikariak egiten ikasten zuten. Neska haietako batzuekin zituen harremanak nabariak dira bere bertsoetan, eta eskandalugarriak gertatu ziren antzinatean. Hala, Lesbosetik dator [[lesbiana]] hitza homosexualitate femeninoa izendatzeko. Beti ere, amodioko kontu hauek Saforen bizitzari buruzko zurrumurruak, berri faltsuak eta esamesak sorrarazi zituzten.
 
Berak idatzitako poema batetik, Safo eta Faonen elezaharra sortu zen: Faon Lesbosko mutil eder bat zen, [[Afrodita]] jainkosa bera maitemindu zuena. Safo ere liluraturik gelditu zen gazte haren edertasunarekin, eta behin eta berriz saiatu zen hura bereganatzen. Arrakastarik izan ez zuenez gero, [[Leukada]]ko itsasmuinora igo eta bere burua itsasora bota zuen<ref>{{erreferentzia|izena=Anabella |abizena= Squiripa|url= http://sobregrecia.com/2009/12/29/la-leyenda-de-faon-y-safo/ |izenburua= ''La leyenda de Faón y Safo'' |bilduma= |argitaletxea= Sobregrecia.com}}</ref>. [[Ovidio]]k, latindar poetak, ezagutzera eman zuen elezahar hau. [[XIX. mende]]ko margolariek ere, oso gogokoa izan zuten Saforen irudi erromantiko hau, ile luzearekin eta harkaitzean bermatua.
 
Bere amodioko kontuak poemetan zurrumurruak, berri faltsuak eta esamesak sortu zituzten bere bizitzari buruz. Bere poemak antzinatik ondo hartuak izan ziren, errezitatu eta V.k.a. ezagutzen ziren. Erroman ere latindar poetak saforen obrak maitatzen zituzten. Poesia ospetsua zen, horregatik, Erroman ere poetaren bustoak zeuden (Zizeronen diskurtso batean, Verres akusatzen zuen Saforen busto bat lapurtzeagatik). Poeta itzuliena eta imitatuena izan daiteke garaia klasiko osokoa.
 
== Olerkigintza ==
Saforen poemak aintzat hartuak izan ziren antzinatean, eta [[K. a. V. mende]]ko [[Atenas]]en ezagutu eta errezitatzen ziren. [[Antzinako Erroma]]n ere, ospe handia izan zuten; besteak beste, [[Katulo]], [[Horazio]] eta [[Ovidio]]k itzuli zituzten, eta poetaren bustoak zeuden ([[Zizeron]]ek Gaio Verres, Siziliako gobernari ustela, Saforen busto bat lapurtzeaz akusatu zuen<ref>{{erreferentzia|izena=Patricia A. |abizena=Rosenmeyer |url= https://muse.jhu.edu/login?auth=0&type=summary&url=/journals/transactions_of_the_american_philological_association/v137/137.2rosenmeyer.pdf |izenburua= From Syracuse to Rome: The Travails of Silanion's Sappho |bilduma= Transactions of the American Philological Association, Volume 137, Number 2, Autumn 2007 |argitaletxea= muse.jhu.edu}}</ref>).
Safok bederatzi poesia bilduma idatzi zituen, baina 650 bat bertso baizik ez dira gorde. Poesia haiek ospe handia izan zuten bere garaian eta Catulo, Horazio eta Ovidiok itzuli zituzten, besteak beste. Amodioari eta izadiko edertasunei opatutako poemak idatzi zituen, eta neurri berriak sortu zituen; horietako batek (safikoak) bere izena du.
 
Bere obratik, ematen zuenez bederatzi tomoz eta gai ezberdinaz egina zegoena, adibide batzuk gorde dira eta lirika popular izan zitekeen epitalamio batzuetan, ezkontza kantuak gero nobioaren lagunen kanta popular bezala hartuak izan zirela eta nobiarena, baina ezkontzan inprobisatuak izango zirenak. Kanta hauek beste poemetatik ezberdintzen ziren, intimoagoak ziren eta landuagoak, horientzako erritmo berezi eta métrica berria sortu zuen, estrofa safika izatera pasa zen.