Korronte alterno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Potentzia eta balio efikaza: +barne lotura: erresistentzia elektriko
t +barne lotura: sinusoide
3. lerroa:
'''Korronte alternoan''', [[karga elektriko]]en mugimenduaren noranzkoa aldizka aldatzen da, periodikoki, eta [[intentsitate elektriko|korrontearen]] balioa positiboa eta negatiboa da, aldizka. [[Korronte zuzen]]ean, berriz, karga elektrikoak noranzko berean mugitzen dira, eta korronteak zeinu bera mantentzen du denboran zehar.
Oro har, korronte hitza erabiltzen dugun arren, korronte alterno eta korronte zuzen esateko, korrontearekin batera tentsioa ere adierazten da. Hortaz, tentsio alterno eta tentsio zuzen esan dezakegu. Horregatik, sarri, seinale hitza erabili ohi da, korrontea eta tentsioa bereizi nahi ez direnean.
1. irudian hainbat seinale ageri dira: seinale alterno [[sinusoide|sinusoidala]] (berdea), seinale zuzena (gorria), seinale aldakorra (grisa) eta pultsudun seinalea (urdina).
[[Fitxategi:Sin.svg|thumb|300px|'''2. irudia''': Uhin [[sinusoide|sinusoidal]] bat.]]
Etxeetara edota lantegietara iristen den [[argindar]]ra korronte alternoa da. Korronte alternoko [[Zirkuitu elektriko|zirkuitu]]etan, uhin [[sinusoide|sinusoidala]] da erabiltzen den uhin-forma (ikus 2. irudia). Hala ere, beste erabilera batzuetan, bestelako uhin-formak erabiltzen dira, [[uhin triangeluar]]ra edo uhin karratua, adibidez. Kable elektrikoetan garraiatu ohi diren [[Audio frekuentzia|audio]]- eta [[Irratifrekuentzia|irrati]]-seinaleak ere korronte alternoaren adibideak dira. Aplikazio horietan, helburua da korronte alternoko seinalearen baitan kodetutako (edo [[modulatu]]tako) informazioa berreskuratzea.
 
26. lerroa:
Hala, bada, tentsio alternoa adierazteko, batezbesteko koadratikoa edo balio efikaza erabili ohi da <math>V_{\rm ef}</math>:
:<math>P_{\rm batezbestekoa} = \frac{{V^2}_{\rm ef}}{R}.</math>
[[Fitxategi:Sine wave 2.svg|right|thumb|'''3. irudia''': Uhin [[sinusoide|sinusoidal]] baten ziklo oso bat (360°). Marradun lerroak seinalearen balio efikaza adierazten du, eta 0,707 bider anplitudea da]]
Tentsio [[sinusoide|sinusoidal]] baten kasuan:
:<math>V_\mathrm{ef}=\frac{V_\mathrm{max}}{\sqrt{2}}=0,707 V_\mathrm{max}</math>
<math>\sqrt{2}</math> faktoreari [[gandor faktore]] deritzo, eta desberdina da uhin-forma desberdinetarako.