Euskal dantzak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
dantza berri bat sartu dut listan
zuzenketa egin dut
139. lerroa:
[[Zanpantzar]]rak edo joaldunak [[Zubieta (argipena)|Zubieta]] eta [[Ituren]] herrien artean ibiltzen dira. [[Inauteri]] hau urtarrilaren azken astearte eta asteazkenean ospatu ohi da. Zanpantzarre ibilaldiaz gain soka-dantza eta dantza soltea ere dantzatzen dira.
 
==== '''Eltziego dantza''' ====
 
Dantza honek, Eltziego herrian sortu zen, Araban. Nahiz eta leku askotan dantzatzen duten, Irailaren 8an ospatzen den jai tradizionalean dantzatzen da, bertako taldeen artean. Dantza honek aldaketa handiak jasan zituen XX. mendean, Gerra Zibila zela eta. Hasiera baten, mutilek baino ez zuten dantza hau burutzen eta 10 dantzarik parte hartzen zuten: 8 dantzari, bastoneroa eta katximorroa. Gerra Zibila bukatu eta gero, herriko emakume talde batek dantza hau berreskuratzeko ardura hartu zuen, eta nesken dantza bihurtu zuten, beraz 8 neska hartzen zuten parte, bastoneroa eta katximorroarekin batera.
 
dantzaDantza osoa hainbat parte ezberdin ditu: lehenengo kalejira batekin hasten da, eta behin kokatuta daudenean, dantza egiten da. geroago, lau kaleak sortzen dira, hau da, dantzatzen dauden bitartean, 4 aldiz mugitzen dira. ondorengo zatia arbola da. Dantza honen helburua zintak arbolan zintzilik jartzea da. Horretarako, behin eta berriro errepikatzen den doinuarekin, dantzariak bikoteka arbolaren inguruan biraka hasten dira. Azken dantza jota izaten da eta honetan eta bertakoa den jota dantzatzen dute, musika alai batekin.
 
eramatenEramaten duten jantzia berez dantza horretarako sortua izan zen, eta gona eta alkondara bat eramaten dute. normalean alkondara beti zuria izaten da eta gona, aldiz, kolore ezberdinetako izaten da. buruan zapi bat daramate eta alkondararen gainean bordadutako zapi handi bat eramaten dute.
 
==== Zuberoako maskarada ====