«Kuba»: berrikuspenen arteko aldeak

7 bytes removed ,  Duela 5 urte
== Historia ==
{{sakontzeko|Kubako historia}}
Kubako lehen biztanleak [[ziboney]], [[guanahatabey]] eta geroago heldu ziren [[arawak]] (edo taino) indiarrak izan ziren. [[Kristobal Kolon]]ek, bere lehen bidaian, Kubako kostaldea aztertu zuen, baina konkista ez zen [[1511]]. urtea arte ez zen hasi uhartearen konkista.
 
=== Konkista eta kolonialismoa ===
[[Fitxategi:Castillodelmorro.jpg|thumb|left|200px|<small>Castillo del Morro ([[1589]])</small>]]
1511n hartu zuten egoitza lehen espainiarrek uhartean, [[Diego Velázquez de Cuéllar|Diego Velázquezen]] gidaritzapean ([[Hernán Cortés]], [[Bernal Díaz del Castillo]], [[Pedro de Alvarado]], [[Bartolomé de las Casas]] eta 300 soldadu). Konkistatzaileek berehala menderatu zituzten indiarrak, eta urte gutxiren buruan, lan gogorra egitera beharturik, eta europarren gaixotasunek sortutako [[izurri]]teen ondorioz ia desagertzeraino urritu ziren (100 mila.000 ingurutik 5.000ra [[1540]]an, eta 1.000ra [[1570|1570e]]an). Indiarrik ezean, [[Afrika]]ko [[esklabotza|esklaboak]] inportatu ziren lanerako.
 
Uhartea menderaturik, zenbait hiri sortu ziren hurrengo urteetan, eta Kuba Ameriketarako espedizio askoren abialekua izan zen. [[XVII. mendea]]n koloniak ingeles, holandar eta frantses piraten erasoei aurre egin behar izan zien. [[XVIII. mendea|XVIII.]] eta [[XIX. mendea|XIX. mendeetan]] Kubak [[azukre-kanabera|azukre kanaberaren]] ekoizpena, esklaboen inportazioa eta azukre industria izan zituen ekonomiaren aurrerabide. XIX. mendearen erdialdean, bertako azukre industria munduko aurreratuena zen, eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuak]] zituen bezero eta finantzatzaile nagusiak. [[1865]]ean esklaboen salerosketa debekatu zen eta [[Mexiko]]ko indiarrak eta [[txinako Herri Errepublika|txinatarrak]] kontratatu ziren lanerako, baina esklabotasunak indarrean segitu zuen, [[1868]]a arte.
Anonymous user