Kuba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
48. lerroa:
== Geografia ==
[[Fitxategi:Cuba_rel94.jpg|250px|thumb|left|<small>Kubako mapa</small>]]
Kuba [[Karibe itsasoa]]n dagoen [[uhartedi]]a da. [[Uharte]] nagusia Kuba bera da, beste lau uharte talde nagusiz inguratua: [[Los Colorados]], [[Sabana-Camagüey uhartedia|Sabana-Camagüey]], [[Jardines de la Reina]] eta [[Los Canarreos]]<ref>[http://www.ecured.cu/index.php/Grupos_Insulares_del_archipi%C3%A9lago_cubano Grupos Insulares del archipiélago cubano] Ecured.cu. <small>2014ko abenduan kontsultatua</small></ref>. Kuba uhartea herrialdearen gehiena da (105.006 km²) eta, hedaduraz, munduko hamazazpigarrena da. Bigarren uharte handiena [[Isla de la Juventud]] («Gaztetasun uhartea») da, hego-mendebaldean, 3.056 km² luze-zabal dena. Guztira, 110.860 km²ko eremua du herrialdeak.
 
Uharte nagusiaren lur gehienak [[ordoki|zabaldi]] gorabeheratsuz osatuta dago. Hego-ekialdeko muturrean, [[Sierra Maestra]] mendilerro malkartsua dago: hantxe dago mendi garaiena ([[Pico Turquino]], 1.974 m).
62. lerroa:
1511n hartu zuten egoitza lehen espainiarrek uhartean [[Diego Velázquez de Cuéllar|Diego Velázquezen]] gidaritzapean ([[Hernán Cortés]], [[Bernal Díaz del Castillo]], [[Pedro de Alvarado]], [[Bartolomé de las Casas]] eta 300 soldadu). Konkistatzaileek berehala menderatu zituzten indiarrak, eta urte gutxiren buruan, lan gogorra egitera beharturik, eta europarren gaixotasunek sortutako [[izurri]]teen ondorioz ia desagertzeraino urritu ziren (100 mila ingurutik 5.000ra [[1540]]an, eta 1.000ra [[1570]]an). Indiarrik ezean [[Afrika]]ko [[esklabotza|esklaboak]] inportatu ziren lanerako.
 
Uhartea menderaturik, zenbait hiri sortu ziren hurrengo urteetan, eta Kuba Ameriketarako espedizio askoren abialekua izan zen. [[XVII. mendea]]n koloniak ingeles, holandar eta frantses piraten erasoei aurre egin behar izan zien. [[XVIII. mendea|XVIII.]] eta [[XIX. mendea|XIX. mendeetan]] Kubak [[azukre-kanabera|azukre kanaberaren]] ekoizpena, esklaboen inportazioa eta azukre industria izan zituen ekonomiaren aurrerabide. XIX. mendearen erdialdean, Kubakobertako azukre industria munduko aurreratuena zen, eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuak]] zituen bezero eta finantzatzaile nagusiak. [[1865]]ean esklaboen salerosketa debekatu zen eta [[Mexiko]]ko indiarrak eta [[txinako Herri Errepublika|txinatarrak]] kontratatu ziren lanerako, baina esklabotasunak indarrean jarraitusegitu zuen, [[1868]]a arte.
 
[[Fitxategi:Jose_Marti_head.jpg|thumb|right|130px|<small>[[José Martí]]</small>]]
XIX. mendearen bukaeran Espainiarekiko harremanak gaiztotu ziren (erreforma ekonomiko-sozialek huts egin zuten eta zergak jaso ziren) eta matxinada batzuen ondoren, 1868an hasi zen independentziaren lehen gerra ([[Hamar Urteko Gerra]]) [[Carlos Manuel de Céspedes]]en gidaritzapean. Bake hitzarmen batekin eman zitzaion amaia gerrari, baina kubatar batzuek ez zituzten eskainitako baldintzak onartu eta borrokan jarraitusegitu zuten. Estatu Batuetan erbesteratua zegoen [[José Martí]] idazle eta politikariaren gidaritzapean —artean Estatu Batuetan erbesteratuta zegoen—, askapen mugimendua antolatzen hasi zen [[1892]]an, Kubako Alderdi Iraultzailea sortu zen, eta [[1895]]ean [[Kubako Independentzia Gerra|independentziarako bigarren gerra]] piztu zen.
 
[[1898]]ko otsailean, leherketa baten ondorioz, [[Habana]]ko portuan zegoen Estatu Batuetako ''USS Maine'' gerra-ontzia hondoratu zenez, apirilaren 25ean [[Espainia-Estatu Batuak Gerra|Estatu Batuek gerra deklaratu zioten Espainiari]]. Estatu Batuetako gudarosteak erraz menderatu zuen Espainiakoa eta Parisko itunean (abenduaren 10) Espainiak Kuba, [[Puerto Rico]], [[Guam]] eta [[Filipinak]] utzi behar izan zizkien Estatu Batuei.