Ireki menu nagusia

Aldaketak

Kaixo, egindako laburepenak unibertsitatek klase baterako dira; beraz, txarto edo arazorik ez badute, nik egindak modifikazio hauek bi astez gutxi gorabehera utzi ahal baditizue eskertuko nizueke. Mila esker.
'''Erromantizismoa''' [[Erresuma Batua]]n eta [[Alemania]]n [[XVIII. mendea]]ren amaieran sortu eta [[XIX. mendea]]n zehar garatu zen mugimendu artistiko, literario, kultural eta politikoa da, [[Argien Garaia|Ilustrazio]] eta [[Neoklasizismo]]ko arau aristokrata, sozial eta politikoen aurkako mugimendu iraultzailea. Pentsamendu eta idazkeraren askatasunagatik irudimen eta subjektibitatea dira mugimenduaren joera bereizgarrienetakoak: sentimenduaren garrantzia gailentzen da. Literaturatik abiarazitako mugimendua izan zen, XIX. mende osoa hartu zuena, baina azkenean espazio literarioa [[Errealismo (literatura)|errealismoarekin]] partekatu zuen.
 
Lehenik eta behin, jatorriz ere, edukiz bezala, aski nahasia da hitz hori. Hain zuzen ere, erromantiko hitza, jatorriz behe-latineko ''romanticus-''etik datorrena, latinezko idazkien arau estuak betetzen ez zituzten erromantze-hizkuntzan idatzitako ''roman'' (kontaketa) izenen hedaduratik hartu zen XVII. mendean, garai hartako zentzuzkotasun eta arrazoizkotasunaren arau klasikoak betetzen ez zituzten literatura-moduak izendatzeko: fantasiak, gauza bitxiek, egiak neurtzen ez zituzten gertaerek leku handia zuten literatura-moduaren izen gaizto gisa, alegia. «Eleberrietan baizik gertatzen ez direnak» aipatzeko erabiltzen zen, hitz batean esateko, «erromantiko» hitza.
 
Handik mende batera, ordea, arte- eta literatura-gustuak aldatu zirelarik, omenezko bilakatu zen «erromantiko» izatea, ingelesez hasi, eta Europako hizkuntza nagusi guztietan gero, fantasiazko gauzen, gauza irrazional, misteriozko, bitxi, malenkoniazko edo beldurgarrizkoen zale egin zenean Europan zabaltzen ari zen sentikortasun berria. Orduan azaldu ziren antzinako gaztelu gotikoak, hondoa jotako monasterioak, paisaia pintoreskoak («pinturazkoak»), bakartiak, malkarrak; eta orduan zabaldu zen, orobat, erromantikotasunaren eta [[Erdi Aroa|Erdi Aroaren]] ideia baten arteko lotura.
 
== Erromantizismoaren testuingurua ==
Garaiko aldaketa politikoekin bat eginik zetorren erromantizismoa. Horietatik aipagarriena askatasun, berdintasun eta senidetasunaren printzipioak aldarrikatu zituen [[Frantziako Iraultza]] ([[1789]]) izan zen, baina [[1770]] eta [[1830]] artean [[Europa]]ko iragan [[feudalismoa|feudalari]] behin betiko amaiera eman zion beste zenbait gertaera ere izan ziren: [[burgesia]] garatuz [[liberalismo]]aren oinarria izan zen Ingalaterrako [[Industria Iraultza]] ([[1760]]-[[1840]]); aipagarria da orobat, giza eskubideak aldarrikatuz eta gobernuan [[errepublika]] ezarriz, [[Ameriketako Iraultza]]n eman zen Independentzia Deklarazioa (1776); [[tirano|tirania]] askatasunaz ordezkatu zen, botere absolutua mugatuz eta demokrazia gobernu-eredutzat ezarriz.
 
Frantziako Iraultza garaiko pentsamoldea nagusitu zen Europan: A''antzinakontzinako erregimenErregimena'' deritzon aparatu politikoa desegin, eskubide feudalak eta gremioen murrizketak indargabetu, zerga-sistema arrazionalizatu, Elizaren eta [[Estatu]]aren arteko harremanak aldatu eta, esandako guztiaz gainera, luzean ordezkaritza politiko gabe zeuden taldeek burujabetzea lortu zuten.
 
Idazle gazteenen belaunaldiak Frantziako Iraultza arau eta ohitura zaharkituen aurkako moralitatearen errebindikaziotzat hartu zuen: [[justizia]] tiraniaz eta [[natura]] maltzurkeriaz ordezkatuz.
Egozentrismo horrek Fichterena gogoratzen du neurri handi batean: Nia da egiaz existitzen den errealitate bakarra, ez baita oharpena duzuna beste objekturik. Zeu zara zure objektu bakarra. Horregatik, hain zuzen, Nia baizik ez da erreala, Nia da Absolutua, eta olerkiak, hain zuzen, esperientzia hori sentiarazteko, komunikatzeko balio dezake, arimaren irudikapena eta barne-mundu osoaren irudikapen betea denez. Olerkaria arima eta unibertsoa, bi-biak da batean.
 
Egozentrismo erromantiko horrek [[Immanuel Kant|Kanten]] filosofian eta idealismo transzendentalean ditu erroak. Kantek gizonaren baitara aldatu zuen filosofiaren muina, eta sentimenduari leku handia eman zion ezaguera bide gisa. Shellingen filosofiak izate osoa gizonera mugatzen eta ate guztiak ixten zizkion filosofiari; kanporako ateak zabaldu zizkion ezagutza oro norbere ispilu izatera urritzen zuen filosofiari. Bada mundu bat, kanpoan, barne-munduaren (Niaren) aurkakoa. Senak egiten du Bataren (Niaren) eta Guztiaren (Izadiaren) arteko sintesia.
 
Nia, Bata, kanpoko mundu horri hurbiltzen zaio, solas egitera, harekin izakide izatera, harekin bakezkoak egitera. Shellingen sisteman, halako panteismo gisako batean ageri da gizonak infiniturantz duen proiekzioa.
 
=== Maitasuna eta heriotza ===
Erromantikoak batera jartzen ditu maitasuna eta heriotza, [[Johann Wolfgang von Goethe|Goetheren]] [[Werther]]-en gertatzen den bezala. Maitasuna ezagutzarako bide den aldetik, sentimendu garbi, bizitzan sineste, artearen eta edertasunaren gailur den aldetik, erromantikoaren helburua bihurtzen da. Maitasunak, ordea, infiniturako gogoa biziagotzen du. Bataren eta Guztiaren bat-egitearen eredua da maitasuna, horixe du hain zuzen helburu nagusi. Baina ez du lortuko maitasunaren harmonia.
 
Erromantikoak maitasun delako maite du maitasuna, eta maitasun horrek heriotzara darama, heriotza desiratzera behartzen du, bizitzaren hasiera bat, heriotza bizitza bihurtzeko aukera erakutsiz hartan: maitasunezko heriotza bizitza da, eta maitasunik gabeko bizitza, berriz, heriotza.
Erromantizismoak askatasuna esan nahi du literaturan, forma aukeratzeko eta edukia aukeratzeko askatasuna. Literaturaren eraberritze guztizko bat esan nahi du horrek, arau klasikoak desegitea baitakar, eta neoklasizisten aiherkundea, horrenbestez. Frantzian, hala ere, oso gogorra izan zen klasikoen eta erromantikoen arteko gatazka.
 
Olerkian ere forma berriak azaldu eta saiatu baziren ere (hala Alemaniak [[Lied]] edo balada, edo poema dramatikoa) antzertian izan ziren aldakuntzarik handienak, neoklasizismoaren arauekin alderatuz batez ere. Antzerti berriak ordu arte Shakespeareren obretan baizik iritsi ez zen askatasun bat eskatzen du. Eraberritze horren sustraia nazio-espirituaren eta nazionalismoaren gorakada da Europako herrialde gehienetan; hain zuzen ere, eragin arrotzak deuseztatu eta Frantziako neoklasizismoaren eragina deseginik, literatura nazional berri bat sortu nahiak eragiten baitu joera berri hori. Horregatik dute, zinez, horren leku handia historiako gaiek eta gertaera nazionalek drama berri horietan, nortasunaren adierazgarri diren heinean.
 
Klasizisten iritzian dramak behar zituen batasunen ordez (leku-, denbora- eta ekimen-batasuna), gai bakoitzak bere arau bereziak behar dituela uste dute erromantikoek. Formak organikoa behar du izan, eta ez mekanikoa.
Nahiago dituzte gai historikoak, menderatuen eskubideak aldarrikatzen dituztenak batez ere, gai klasikoen ordez.
 
Shakespeare, [[Lope de Vega]], [[Calderon de la Barca|Calderon]], Schiller izango dira handik aurrera eredu baliozkoenak.
 
Nobela berriak sentipenak eta pasioak deskribatuko ditu aurrerantzean, eta nobela historikoa asmatuko da, [[Walter Scott|Walter Scotten]] eskutik, hura izango baita sortzailea eta maisua. Haren protagonista idazlearen beraren itzala izango da maiz, idazleak bere baitan murgildurik deskribatuko baititu sentipenak, eta sortuko du mundu miresgarria, exotikoa, menturazkoa. Goetheren Werther izan zen horretan erromantikoen eredua, egunkari baten gisan pertsonaiaren barrenean murgildurik haren sentipenak azaldu eta unibertsal bihurtzen baititu.
 
== Erromantizismoaren herentzia ==
Joera erromantikoak bizirik daude oraindik ere [[:es:Literatura_del_Romanticismo|literaturan]], [[Erromantizismoko musika|musikan]], [[:es:Pintura_romántica|pinturan]], etab.
 
Hitza bera ere asko erabiltzen da, zentzuz aldatuta eta arrunt bilakatuta bada ere.