Pindaro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
2. lerroa:
| izena = Pindaro
| irudia = Pindar statue.jpg
| jaiotza data = [[K. a. 520ko hamarkada|K. a. 522]] aldean
| jaiotza hiria = Kinozefale, [[Tebas (Grezia)|Tebastik]] hurbil
| jaiotza herrialdea = [[Beozia]]
| heriotza data = c. [[K. a. 440]] aldean
| heriotza hiria = [[Argos (Grezia)|Argos]]
| heriotza herrialdea =
}}
'''Pindaro'''<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0076.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=76. araua: Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia|orrialdea=561}}</ref>, ({{lang-grc|Πίνδαρος}}, ''Pindaros'', {{IPA|píndaros}} ahoskatua; {{lang-la|Pindarus}}; Kinozefale, [[Beozia]], [[kK. a. 520ko hamarkada|k. a. 522a522]] aldean - [[Argos (Grezia)|Argos]], c. [[kK. a. 440]] aldean), [[Antzinako Grezia|greziar]] [[olerkigintza|poeta]] lirikoa izan zen. FamiliaGarai aristokratahartako batekoolerkari kideaospetsuenetako izanizateaz zengain, greziar poeta liriko nagusitzat hartzen da.
 
== Bizitza ==
'''Pindaro'''<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0076.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=76. araua: Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia|orrialdea=561}}</ref>, ({{lang-grc|Πίνδαρος}}, ''Pindaros'', {{IPA|píndaros}} ahoskatua; {{lang-la|Pindarus}}; Kinozefale, [[Beozia]], [[k. a. 520ko hamarkada|k. a. 522a]] - [[Argos (Grezia)|Argos]], c. [[k. a. 440]]), greziar [[olerkigintza|poeta]] lirikoa izan zen. Familia aristokrata bateko kidea izan zen.
Familia aristokrata bateko kidea zen. [[Agatokle]] eta [[Laso Hermionekoa]] olerkiarekin ikasi zuen [[Atenas]]en. Arrakasta handiko poeta izan zen, eta berehala hedatu zen haren izena Grezia osoan harrena. [[K. a. 496]]an irabazi zuen lehenengo saria poesia leihaketa batean ditiranbo bati esker. [[K. a. 476]]. urtean [[Sizilia]]ra joan zen, eta [[Hieron]] eta [[Teron]] tiranoen gorteetako olerkari izan zen. Atenasa itzuli zenean, ospe eta ohore handiz bizi izan zen.
 
== Olerkigintza ==
Garai hartako olerkari liriko ospetsuenetako bat. [[Agatokle]] eta [[Hermioneko Laso]] olerkiarekin ikasi zuen [[Atenas]]en. K. a. 476. urtean [[Sizilia]]ra joan zen, eta [[Hieron]] eta [[Teron]] tiranoen gorteetako olerkari izan zen. Atenasa itzuli zenean, ospe eta ohore handiz bizi izan zen. Pindaroren poesia hamazazpi liburutan biltzen da: erlijio kantuak (peaneak, ditiranboak, prosodioak, partenioak, eta hiporkemak), eta kantu profanoak (enkomioak, trenoak eta epinizioak). Epinizio edo garaipenezko odetan, [[Olinpiar Jokoak|Olinpiar Jokoetako]] eta beste joko batzuetako garaileak goraipatu zituen. [[Tebas (Grezia)|Tebastarra]] izan arren, doriar dialektoan idatzi zuen, lirikanhori baitzen literatura dialektoa garai hartan, eguneroko bizitzan eginerabiltzen ohizenaren zenoso bezalabestelakoa.
 
Pindaroren poesiara hurbiltzeko ezinbestekoa da ezagutzea, batetik, zertan ziren garai hartako atletismo lehiaketak, eta bestetik, zenbaiterainoko garrantzia zuten greziarrentzat. Lau jaialdi mota izaten ziren, eta haietan irabazle izaten zirenentzat idazten zuen Pindarok. Lehiaketa horien artetik nagusiak [[Olinpo]]n lau urtez behin egiten ziren. Haietan garaile zirenei kantatzeko, Pindarok oda ugari idatzi zituen, baina horietatik hamalau besterik ez dira iritsi gaur egun arte. [[Delfos]]en [[Apolo]]ren ohorez ospatzen ziren [[Pitiar Jokoak|Pitiar Jokoetarako]] idazten ziren lanei pitikoak esaten zitzaien, eta Pindaroren hamabi pitika ezagutzen dira; Nemeako Jokoetako irabazleen ohorez idatzi zituen lanetatik, berriz, hamaika gorde dira; [[Korinto]]n Joko Istmikoak ospatzen ziren, eta haietarako Pindarok idatzi zituen zortzi oda ezagutzen dira gaur egun.
 
[[Fitxategi:Aulos player Met 24.97.28.jpg|thumb|<small>Neska gaztea aulosa jotzen, [[K. a. 480]] aldean</small>]]
Musika, dantza eta bertsoa batera izaten ziren garaipen kantuetan, baina gaur egun hirugarren osagaia besterik ezin da aztertu. Pindarok ikuskizun horietarako ondu zituen bertsoek argi eta garbi erakusten dute ospakizun haien izaera sakratua. Poesia mota hori egitura jakin baten arabera antolatzen zen: konposizioaren hasieran atletaren garaipena aipatzen zen, eta jokoak ospatzen ziren hiriaren gorespena egiten zen ondoren, bertako historiaren edo jainkoen ekintza gogoangarriak aipatuz. Garailearen aldeko laudoriekin batera atletaren jaioterriaren eta senideen aldekoak aipatzen ziren, eta laudorioekin batera aholku moralak ematen zituen.
 
Poeta erlijiosoa zen Pindaro eta, zenbaitetan, deboziozko otoitz zintzoa bihurtzen du bere poesia. Behin baino gehiagotan, elezaharra ere aldatu egiten du jainkoen perfektotasuna hondatu ez dadin. Baina bizitza zoriontsuaren abeslaria da aldi berean, gazteen indarraren eta edertasunaren abeslaria. Heroiaren goreneko ezaugarria bertutea da, gizakiak jaiotzetik berekin dakarrena; horrexegatik hartu behar da kontuan familia. Belaunaldiak batzuk besteekin nahasten dira eta garailearen aintza arrazarenarekin elkartzen du. Horregatik jotzen du hainbestetan Pindarok elezaharrera, atletaren familiaren bidez edo jaioterriaren historiaren bidez, jainkoekin bizi izan zen leinuaren sortzailearengana edo komunitatearen babeslearenganatsi ahal izateko. Hala, garaipen ereserkiak poesia erlijiosoaren ezaugarriak hartzen ditu. Pindarok bere lanetan erabiltzen duen hizkuntza adierazkortasun handikoa da, aberatsa hitzen asmamenari dagokionez -hitz elkartuetan batez ere-, eta sormenezko lan hori balio poetikoak lortzeko helburuarekin egiten du gehienbat. Ideia asko biltzen ditu hitz gutxitan, eta modu horretan estilo trinko eta bizkorra sortzen du.
 
Pindaroren poesian konparazio hutsak ugariak ez badira ere, [[metafora]]k pilatu egiten dira bata bestearen atzetik. Haren esaldiak ez ditu erretorikak luzatzen, imajinazioak baizik; esalditik metaforara igarotzen da, eta handik balio poetikoetara joaten da. Horrela, pasadizo huts batetik edo inguruko errealitatetik mitora igotzen da, eta garaipen batetik elezaharrera, poesiaz eta zentzu sakratu eta moralaz beterik dagoen elezahar horretara.
 
Pindaroren bertsoen egitura ausardiaz eta berrikuntzaz beterik dago, baina neurri eredu oso zail eta zorrotzen mende; izan ere musikaren doinura egokitu behar baitzitzaion nahitaez. Lehen esan bezala, Pindaro ulertzen zaila da eta, bai antzina, bai gaur egun, azalpen, interpretazio eta komentario ugari egin izan dira haren lanaren inguruan. Greziako lirikak Pindaroren poesiarekin iritsi zuen goreneko maila.
 
== Erreferentziak ==
{{lur|data=2014-303-23}}
{{lur|data=2015-06-09}}
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* [http://ekarriak.armiarma.eus/?i=898 Euskarari ekarriak: Pindaro] Ekarriak.armiarma.eus
{{Biografia zirriborroa}}
 
[[Kategoria:K. a. VI. mendeko biografiak]]
[[Kategoria:K. a. V. mendeko biografiak]]
[[Kategoria:Antzinako Greziako poetak]]