Balea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 212.21.240.48 (eztabaida) wikilariaren 4947356 berrikuspena desegin da
7. lerroa:
 
== Biologia ==
Gaur egungo animaliarik handiena da; 30 m inguru izaten da luze, eta 150 tonako pisua har dezake. Larrua leuna, ilerik gabea du, eta haren azpian 50 zentimetroko gantz-geruza du. Hori dela eta, animalia hauek -1 °C eta 30 °C arteko tenperaturak jasan ditzakete. Baleak, beste zetazeoek bezala, uraren azalera igo behar izaten du arnasa hartzera, ugaztuna izaki, oxigenoa airetik hartzen du eta. Aurreko gorputz-adarrak [[hegats (zoologia)|hegats]] bihurtuak ditu igeri egiteko, gorputzaren alde banatara. Isatsa etzana du eta ez zutik, arrainek bezala. Ahoan ez du hortzik; haien ordez, adarkizko xaflak eta bizarrak ditu, eta mihi luzea ere bai.
â
 
[[Oskol]]dun txikiak, [[alga]]k eta [[plankton]]a janez elikatzen da; horretarako, bizarretatik barrena ura xurgatu eta kanporatu egiten du atzera; hala, urarekin batera sartzen zaion janaria bereganatzen du. Bizarren eginkizuna janariari eustea da; horregatik dute sarearen tankera. Arnasa hartzeko, bi zulo ditu buru gainean eta ur azpitik azalera igotzen denean, indar handiz jaurtitzen du kanpora biriketako airea bi zulo horietatik. Jaurtitzen duen ur-zorrotadari esker jakiten zuten arrantzaleek balea non zegoen. Balea luzaro egon daiteke ur azpian, bihotza poliki mugitu eta [[gihar]]retan [[mioglobina]] ugari duelako. Baleak ume bakarra izaten du aldiko.
 
Animalia hauek [[entzumen]] fina dute eta [[soinu]]ak igortzeko ere gai dira, batzuetan ultrasoinuak gainera, elkarren artean komunikatu eta talde osoa biltzeko.
 
=== Ugalketa ===
Emeak ume bakarra izaten du, balekumea, alegia, eta amak duen muskulu-mekanismo berezi batek bere ahora proiektatutako esneaz elikatzen da. Umeak bi urtean behin dituzte umeak, eta haien prestakuntza sei hilabetekoa da. Normalki, ume bat edukitzen dute, baina kasu espezial batzuetan bi eduki ditzakete. Jaiotzen denean, zenbait metro luze izaten da. Heldutzat hartzen da 4 edo 5 urte dituenean.