Jakue I.a Ingalaterrakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
35. lerroa:
'''Jakue VI.a eta I.a''' ([[1566]]ko [[ekainaren 19]]a – [[1625]]eko [[martxoaren 27]]a), Jakue VI.a izenaz [[Eskoziako Erresuma|Eskoziako erregea]] ([[1567]]-[[1625]]) eta Jakue I.a izenaz [[Ingalaterrako errege-erreginen zerrenda|Ingalaterra]] eta [[Irlandako Erresuma|Irlandako erregea]] izan zen.
 
Hamahiru urte zituela, [[Maria I.a Eskoziakoa]] bere ama ordezkatu eta Eskoziako errege bilakatu zen. Lau [[erregeorde]] izan zituen [[1578]]ra arte<ref>Stewart, Alan ([[2003]]). ''The Cradle King: A Life of James VI & I''. [[Londres]]: Chatto and Windus. ISBN 0-7011-6984-2 47. orr.</ref>. [[1603]]an, Ingalaterrako azken [[tudor etxea|tudortar]] erregina hil zenean, koroa biak batu zituen eta lehendabizikoz Erresuma Batuko errege titulua aldarrikatu zuen bere buruarentzat. Frantziako koroa ere aldarrikatu zuen.
 
Bere agintaldian elisabetar literaturaren Urrezko Erak jarraitu zuen, [[William Shakespeare]], [[John Donne]], [[Ben Jonson]] edo Sir [[Francis Bacon]] bezalako idazleei esker. Erregeak berak poesia idatzi zuen<ref>Willson, David Harris ([[1956]]). ''King James VI & I''. [[Londres]]: Jonathan Cape Ltd. ISBN 0-224-60572-0.</ref>.