Zirkuitu-diagrama: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t + irudia: anplifikadore baten zirkuitu-diagrama
39. lerroa:
 
== Diagramaren egituraketa ==
[[Fitxategi:Amplifier Circuit Small.svg|300px|thumbnail|eskuinera|[[Anplifikagailu]] baten zirkuitu-diagrama. Goian, V+ [[Tentsio (elektrizitatea|tentsio]] positiboa; behean, OV ([[Lurra (elektrizitatea)|lurra]]); ezkerrean, ''Input'', seinale sarrera; eskuinean, ''output'', seinale irteera]]
Hitzarmen unibertsala ez bada ere, ohikoa da zirkuitu-diagramak ezkerretik eskuinera eta gohitik behera antolatzea, seinale nagusiaren eta indarraren fluxua jarraituz. Adibidez, irrati-hargailu baten eskema elektronikoan, [[antena]] sarrera ezkerrean jartzen da eta [[bozgorailu]] irteera eskuinean. Elikatze-iturri positiboaren eta etapa bakoitzaren harteko konexioak horriaren goialdean joango lirake, eta [[Lurra (elektrizitatea)|lur-konexioak]], elikatze-iturri negatiboak edo beste itzulera bide batzuk horriaren behealdean.
 
Mantenimendurako egiten diren zirkuitu-diagramek seinale nagusiaren ibilbidea nabarmenduta jarri beharko dute, seinaleek zirkuituan jarraitzen dituzten ibilbideen ulermena errazteko.