Ahal Dugu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
107. lerroa:
 
== Espektro politikoa eta programak ==
=== Jatorri ideologikoa ===
Podemoseko liderren ekarpen ideologikoa garrantzitsua izan zen alderdi berriaren eraketan; hala, aintzat hartzekoa da haien jatorri eta erreferentzia ideologiko eta politikoak Podemosen kokapen eta estrategia politikoa ulertzeko. Sorrera-nukleoan eta alderdiaren buruan bere hastapenetan [[Pablo Iglesias Turrión]], [[Iñigo Errejón]] eta [[Juan Carlos Monedero]] izan ziren. Hiru liderrek [[Madrilgo Unibertsitate Konplutensea]]n egin zuten bat, eta han aktibismo soziala bultzatzen zuten elkarteetan eta pentsamendu kritikoko erakundeetan murgildurik izan ziren urte batzuetan.
 
Alderdiko lehen programa, [[2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak|2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako]], era zabal eta irekian eztabaidatu eta bozketaz finkatu zen. Ekonomia arloan, [[banku]] publiko baten sorrera, beste bankuen kudeaketaren demokratizazioa, telekomunikazio, energia eta beste sektore ekonomiko estrategikoen kontrol publikoa, errentaren birbanaketarako zerga politikak eta [[oinarrizko errenta]] aldeztu ziren. Herritarren partaidetza publikoa [[aurrekontu]] eta gobernuan, [[lobby]], [[monopolio]] eta [[oligopolio]]en kontrola, osasun unibertsala, eta oro har gizarte-berdintasunaren, [[demokrazia zuzen]]aren eta erabakitzeko eskubidearen ildotik doazen proposamenak ziren programako beste lerroak.<ref>{{es}} {{Erreferentzia