Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
+ barne loturak
'''Horst Ludwig Störmer''' [[Alemania]]r fisikaria ([[Frankfurt am Main|Frankfurt]], [[1949]]). [[Fisikako Nobel Saria]] jaso zuen 1998an, Laughlinekin eta Tsuirekin batera, [[Hall quantum efektu zatikiar]]ra aurkitzeagatik.
 
Frankfurteko Goethe Unibertsitatean fisika ikasketak amaitu ondoren, Stuttgarteko Unibertsitateko fisikako fakultatean sartu zen, eta 1977an doktoregoa lortu zuen. Urte horretan bertan Estatu Batuetara joan zen, eta Bell laborategietan lanean hasi zen. Daniel C. Tsui lankidearekin batera, erdieroaleen[[erdieroale]]en bi dimentsiotako sistemen ezaugarri elektrikoak aztertu zituen, Von Kliltzing alemaniar fisikariak Hall efektuaren kuantizazioari buruz lortu zituen emaitzetan oinarri hartuta. [[Galio artseniuro]]a oso tenperatura apalean erabiliz eta [[eremu magnetiko]] handien eraginpean jarriz, delako efektu hori [[karga elektriko]] zatikatu baten adinako kopuruetan ager zitekeela aurkitu zuten. Jokabide berezi horren azalpen teorikoa urtebete geroago eskaini zuen R. B. Laughilnek, [[supereroankortasun]] eta [[superfluido|superjariakortasun]] efektuena bezalatsuko kondentsazio kuantikozko gertaera batean oinarrituta. Hiru zientzialariek Nobel Saria jaso zuten aurkikuntza horregatik. Garrantzi handiko aurkikuntza da, [[erresistentzia elektrikorikelektriko]]rik gabeko sistema elektronikoak egiteko aukera eskaintzen duelako. 1983an Bell laborategiko gai solidoen ezaugarri optiko eta elektronikoen saileko zuzendari aukeratu zuten, eta 1992an ikerkuntza fisikoen saileko zuzendari. Gainera, fisika aplikatuko irakasle da Columbiako Unibertsitatean. Estatu Batuetako Fisika Elkarteko eta Ameriketako Arte eta Zientzia Akademiako kide da.
 
== Erreferentziak ==