Kontxa pasealekua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
20. lerroa:
'''Kontxa pasealekua''' [[Donostia]]ko [[Kontxa]] hondartzaren gainetik dagoen pasealekua da, [[Kontxako badia]]ren hego-ekialdean, [[Mirakontxa]] eta [[Erdialdea (Donostia)|Erdialdea]] auzoetan, [[Miramarreko tunela|Miramarreko tunelean]] hasi eta [[Alderdi Eder|Alderdi Eder lorategiraino]]. XX. mendearen hasieran eraikitako pasealekua da, antzinako ''Bainuen kalea'' zabaldu, egungo ''La Perla'' bainutegia eta pasealeku azpiko arkupeak eraiki eta Donostiako ikur bilakatu den [[baranda]] jarri zenean pasealekuan zehar. Lan horiek [[Rafael Aldai]] Donostiako udal arkitektoaren zuzendaritzapean burutu ziren. Kontxako pasealekuan badiaren ertzeko pasealekuko elementu arkitektoniko eta ornamentalik nabarmenenak daude: [[Kontxa]] hondartzarako jaitsierako arranpan kokatutako farola bereizgarri batzuk, bi erloju handi, Perla bainuetxea eta Bainu Errege Etxearen eraikinak. Mendebalderantz jarraituz [[Mirakontxa pasealekua|Mirakontxa pasealekura]] iristen da, [[Miramar jauregia]]n amaitzen dena.
 
Pasealekuko beste ezaugarri berezi bat ibilbide guztian zehar landatutako [[frantses milazka]]k dira (''Tamarix gallica''), nahiz eta ''[[tamarindo]]'' (''Tamarindus indica'') izen okerrarekin ezagutzen diren.
 
{{zirriborro}}