Joule efektua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+ aurkitzaileari buruzko aipamena
+atala: formulak, +atala: Elektrizitatea goi tentsioaz garraiatzeko arrazoia, +argazkia, -zirriborro
1. lerroa:
[[Fitxategi:Electric bulb filament.jpg|thumbnail|eskuinera|[[Bonbilla]] baten harizpia, lan-tentsioa baino [[Tentsio (elektrizitatea)|tentsio]] txikiago baten eraginpean. Joule efektuaren eraginez harizpiaren berotzea ikusten da.]]
 
'''Joule efektua''' [[eroale elektriko]] batetik [[intentsitate elektriko|korronte]] bat igarotzerakoan [[bero]]a askatzen duen fenomenari deitzen zaio. [[Elektroi]]en talken ondorioz hauen [[energia zinetiko]]a bero bihurtzen delako gertatzen da.
 
17 ⟶ 19 lerroa:
'''Joule efektuaren''' erabilpen praktikoaren adibide batzuk [[bonbilla|bonbilletan]] harizpia berotuz [[argi]]a sortzea, [[labe]] elektrikoetan [[bero]]a sortzea, edo [[fusible]] baten korronte altuegia dagoenean fusiblea erre eta korrontea etetea dira. Efektuaren nahigabeko ondorio adibide bat [[energia elektrikoa garraiatzeko aireko linea]]tan [[energia elektriko]]a galtzea da.
 
== Formulak ==
{{Zirriborro}}
=== Korronte zuzenean ===
[[Korronte zuzen]]ean, Joule efektuarentzat formula ohikoena hurrengoa da:
:<math>P=VI</math>
non:
*'''P''' [[Potentzia (elektrizitatea)|potentzia elektrikoa]] den, denbora unitatean [[energia termiko|bero energia]] bihurtutako [[energia elektriko]] kopurua, [[watt]]etan ('''W''') neurtua,
*'''I''' [[erresistentzia (osagaia)]] edo beste elementu bat zeharkatzen duen [[intentsitate elektriko]]a den, [[anpere]]tan neurtua,
*'''V''' elementuaren terminaleen arteko [[Tentsio (elektrizitatea)|potentzial diferentzia]] den, [[volt]]etan neurtua.
 
[[Ohmen legea]] ere erabili daitekeenean, formula beste era baliokide batzutan idatzi daiteke:
 
:<math>P=IV=I^2R=V^2/R</math>
non '''R''' [[erresistentzia elektriko]]a den, [[ohm]]etan neurtua.
 
=== Korronte alternoan ===
Korrontea aldakorra denean, [[korronte alterno]]ko zirkuituetan gertatzen den kasua,
 
:<math>P(t)=I(t)V(t)</math>
non '''t''' [[denbora]] den, [[segundu]]tan neurtua, eta '''P''' aldiuneko [[potentzia elektriko]]a, [[energia termiko|bero energia]] bihurtutako [[energia elektriko]]a den, [[watt]]etan neurtua
 
Orokorrean, batazbesteko potentzia aldiunekoa baino interesgarriagoa da:
:<math>P_{avg}=I_{rms}V_{rms}=I_{rms}^2R=V_{rms}^2/R</math>
non '''avg''' batazbesteko balioa den, eta '''rms''' balio efikaza den.
 
Formula hauek [[erresistentzia (osagaia)]] idealentzat balio dute, [[erreaktantzia elektriko|erreaktantzia]]rik gabekoak. Erreaktantzia ez bada zero, formulak hurrengoak dira:
:<math>P_{avg} = I_{rms}V_{rms}\cos\phi = I_{rms}^2 \operatorname{Re}(Z) = V_{rms}^2 \operatorname{Re}(Y^*)</math>
non <math>\phi</math> korronte eta tentsioaren arteko desfasea, <math>\operatorname{Re}</math> [[zenbaki konplexu|zati erreala]], '''Z''' [[inpedantzia elektriko|inpedantzia]], eta '''Y*''' [[admitantzia]]ren [[Konjugatu (matematika)|konjugatu]]a diren (=1/Z*).
 
== Elektrizitatea goi tentsioaz garraiatzeko arrazoia ==
[[Energia elektrikoa garraiatzeko aireko linea]]tan [[goi tentsio]]a erabiltzen da Joule efektuaren eragina gutxitzeko. [[Energia elektriko]]a kontsumitzaileek erabiltzeko da, garraio lineatan '''Joule efektuagatik''' askatzen [[energia termiko]]a nahigabeko ondorio bat delarik, ''galdutako'' energia.
 
[[Potentzia elektriko]] kopuru bat [[Tentsio (elektrizitatea)|tentsio]] haundiagoarekin eta [[intentsitate elektriko|korronte]] txikiagoarekin, edo tentsio txikiagoarekin eta korronte haundiagoarekin garraiatu daiteke. [[Kable elektriko]]etan galtzen den energia [[erresistentzia elektriko|erresistentzia]]rekiko proportzionala eta korrontearen karratuarekiko porportzionala denez, korronte txikia goi tentsioarekin erabiltzeak Joule efektuagatik galdutako energia kopurua gutxitzen du —edo energia galtze kopuru berbererako kable txikiagoak erabiltzeko aukera ematen du—. Tentsioaren egokitzeak egiteko [[transformadore]]ak erabiltzen dira.
 
 
{{Zirkuitu elektrikoak aurkibidea}}