Islamiar fundamentalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
13. lerroa:
* [[Afganistango gerra (1979-1989)|Afganistango ''jihad''-a]] edo guda santua, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuna]] eta [[Afganistan]]go erregimena (sobietarren aliatu eta jarraitzailea) gaindituz [[1989]]an.
[[Fitxategi:Flag of al-Qaeda.svg|thumb|220px|right|[[Irak]]eko Al-Kaidaren bandera.]]
 
Islamiar fundamentalismoak bere burua Koranaren (islamaren liburu sakratua) betetzaile eta betearazletzat aurkezten du. Txikitatik buruz ikasi eta arretaz kopiatzen dute. Hura da irakurtzeko lehenengo liburua, kode bakarra eta bizitzarako araua.
 
Gobernu fundamentalistak ezarri diren herrialdeetan, islama da eremu publikoan ager daitekeen erlijio bakarra. Erlijiosoek gobernuan parte hartzen dute, eta Korana, modu kontserbadorean interpretatua, lege-iturri da.
 
Herrialde horietan sharia legea dago ezarrita. Lege horren arabera, Koranaren aurkako irainak, Hadd esaten zaienak, gogor zigortzen dira: besteak beste, adulterioa harrika hiltzerekin zigortzen da; harreman homosexualak burua moztearekin zigor daitezke; alkohola edatea publikoki azotez jota zigortzen da; eta lapurreta, lapurrari esku bat moztuta.
 
== Izendapenari buruz ==
Aipatu bezala, fundamentalismo terminoa ez da oso egokia (nahiz eta askotan Mendebaldean hala erabiltzen den), termino hau ez baita ez musulmana ezta [[arabia]]rra ere. Aitzitik, "fundamentalismoa" [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]] sortutako kontzeptua dugu ([[1920]] aldean) eta, beraz, [[kristautasun]]arekin lotutakoa. "[[Islamismo]]" kontzeptuarekin berdin gertatzen da, berau [[Frantzia]]n asmatu baitzen [[XIX. mendea]]n. Ildo honetan, arabiar zein musulmanek "Islam politikoaz" hitz egiten ohi dute.