Ur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t 85.87.164.251 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Tegel wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
121. lerroa:
Aurreko azalpen berak balio du, uraren hidrogeno loturaren ondorio delako propietate hau. Ura lurrundu ahal izateko, lehenik hidrogeno zubiak apurtu behar dira eta gero molekulei lurrundu ahal izateko behar duten energia zinetikoa eman behar zaie, beraz energia ugari behar da ura lurruntzeko. Baldintza normaletan ur gramo bat lurruntzeko 540 kaloria behar dira 20º C-tan.
 
== Uraren zikloa ==
=
{{sakontzeko|Uraren zikloa}}
Urak forma desberdinak hartzen ditu naturan: [[hodei]]ak zeruan, [[itsaso]]ak, [[glaziar|izozguneak]] mendialdean eta [[polo (argipena)|poloetan]] eta akuiferoak lur azpian, beste askoren artean. Lurrunketa, [[prezipitazio (meteorologia)|prezipitazio]] eta jariakortasunari esker ura etengabe dago mugitzen, ziklo bat burutuz etengabe, uraren zikloa.
 
Prezipitazioek, nekazaritzan eta orokorrean gizakiarentzat duten garrantzia kontutan hartuta, izen desberdinak hartzen ditu itxuraren arabera<ref>Centro del Agua del Trópico Húmedo para la América Latina y el Caribe (CATHALAC) [http://www.imacmexico.org/ev_es.php?ID=17439_208&ID2=DO_TOPIC ''Tipos de agua'']</ref>. Euria da orokorrean baina elurra, kazkabarra, ihintza… Ur tantek argi izpiak errefrakta ditzakete [[ostadar|ortzadar]] izeneko gama koloretsua eratuz<ref>{{erreferentzia|abizena1=Braun|izena1=Charles L.|izena2=Sergei N. |abizena2= Smirnov|izenburua=Why is water blue?|aldizkaria=J. Chem. Educ. |liburukia=70|alea=8|orrialdea=612|urtea=1993|url=http://www.dartmouth.edu/~etrnsfer/water.htm|formato=HTML}}</ref>.
 
Uraren jariakortasuna ere garrantzitsua da, [[erreka]] eta ibaiei esker nekazaritza garatu delako. Ibai eta itsasoak bidaiatzeko eta garraiorako bide garrantzitsuak dira. Aldi berean erosioak ere garrantzia handia izan du, ibai haranak eratuz nekazaritzarako lur emankorrak lortzen dira eta baita biziguneak altxatzeko leku lauak<ref>{{erreferentzia|url= http://www.20minutos.es/noticia/474530/0/desertificacion/espana/mundo/ |izenburua= Una cuarta parte del planeta ya está amenazada por la desertificación| egunkaria= [[20 minutos]]|data= 2009-6-18}}</ref>.
 
Ura lur azpian ere sar daiteke [[akuifero]] edo lurpeko urak eratuz. Hemengo ura lurrazalera aterako da gero putzu artifizialen edo [[iturri (argipena)|iturri]] naturalen bitartez edo azpian [[tenperatura]] altuak egon ezkero [[geiser]] eran.
 
Urak substantzia ugari eduki ditzake disolbatuta, beraz, gizakiak uraren edangarritasuna ezagutzeko zentzuak garatu ditu<ref>{{erreferentzia|url=http://www.bbc.co.uk/health/healthy_living/nutrition/drinks_water.shtml|izenburua=Healthy Water Living|egilea=[[BBC]]}}</ref> eta horregatik dugu nahiago iturburuetako ura, itsasokoa edo lakuetakoa baino.
 
== Organismoentzako propietate garrantzitsuak ==