Intentsitate elektriko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Elektromagnetismoa: + aurkibidea: zirkuitu elektrikoak
t +barne lotura: eroale elektriko
37. lerroa:
[[Fitxategi:Battery symbol2.svg|100px|thumbnail|eskuinera|[[Bateria]] baten [[ikur elektroniko]]a, [[zirkuitu-diagrama]]n.]]
 
[[Metal]]eetan, zeinak [[zirkuitu elektriko]] gehienetan hari eta beste [[eroale elektriko|eroaleak]] osatzen dituzten, [[Karga elektriko|karga]] positibodun [[atomo nukleo]]ak posizio finkoan egoten dira, eta [[elektroi]]ek mugitzeko askatasuna dute, berauen karga elektrikoa toki batetik bestera eramanez. Beste materiale batzuetan, bereziki [[erdieroale]]etan, karga eramailea positiboa ''edo'' negatiboa izan daiteke, erabili den [[dopatzaile (elektronika)|dopatzaile]]aren arabera. Karga eramaile positibo eta negatiboak batera ere egon daitezke batzuetan, [[zelda elektrokimiko]]etan adibidez.
 
Karga positiboen emari batek norantza batean eta karga negatiboen emari berdinak aurkako norantzan korronte elektriko berdina ematen dute, eta efektu berdina daukate zirkuitu elektriko baten. '''Korronte elektrikoa''' karga elektriko positibo edo negatiboen emaria -edo biena- izan daitekeenez, karga eramaile motarekiko menpekotasunik ez duen korrontearen norantzaren konbentzio bat behar da. Hautamenez, ''korronte konbentzionalaren'' norantza karga positiboen emariaren norantza berean definitzen da.
 
Konbetzio honen ondorioz, elektroiak, metalezko [[eroale elektriko|eroale]] eta zirkuituko parte gehienetako karga eramaile direnak, konbentziozko korrontearen norantzaren aurkako norantzan mugitzen dira zirkuitu elektriko baten.
 
=== Erreferentziazko norantza ===
76. lerroa:
[[Fitxategi:Electromagnetism.svg|175px|thumbnail|eskuinera|Ampereren legearen arabera, korronte elektriko batek [[eremu magnetiko]]a sortzen du.]]
 
Korronte elektriko batek [[eremu magnetiko]]a sortzen du. Propietate hau [[motor elektriko]] eta [[elektroiman]]etan erabiltzen da, adibidez. Era berean, eremu magnetiko batek korronte elektrikoa sor dezake. [[Eroale elekrikoelektriko]] bat eremu magnetiko aldakor baten eraginpean dagoenean, [[indar elektroeragile]]a sortzen da, eta zirkuitu itxi bat badago, korronte elektrikoa sortuko da. [[Alternadore]]a propietate honetan oinarritzen da.
 
[[Galbanometro]]ak korronte elektrikoa neurtu dezake, korronte elektrikoak sortutako eremu magnetikoak orratz bat mugitzen duelako. Galbanometroa erabili ahal izateko, baina, zirkuitua eten egin behar da, eta batzuetan hau ez da posiblea edo komenigarria. Kasu honetan, korronteak sortutako eremu magnetikoa beste gailu batzuen bitartez neurtu daiteke, [[pintza amperimetriko]]ekin adibidez.