«Serbia»: berrikuspenen arteko aldeak

13.125 bytes removed ,  Duela 5 urte
.
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
(.)
| oharrak = <sup><small>1</sup></small> [[Euro]]a [[Kosovo]]ko probintzian erabiltzen da, [[Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATOren]] agintepean baitago
}}
'''Serbia''' (izen ofiziala, '''Serbiako Errepublika'''; [[serbiera]]z, ''Република Србија'') [[Balkanak|Balkanen penintsulako]] [[Europa]]ko estatu [[estatu itsasgabe|itsasgabea]] da. Hiriburu eta hiri nagusia [[Belgrad]] da. [[Jugoslavia]] zena desegitetik sortu diren sei estatuetatik bat da. Hiru lurraldek osatzen zuten Serbia: [[Kosovo]]ko probintzia, [[Voivodina|Vojvodinako]] probintziak eta [[Erdialdeko Serbia]]k. 2008ko otsailaren 17an Kosovoko Parlamentuak Serbiarekiko independentzia aldarrikatu zuen alde bakarretik eta ordutik herrialde independentea den arren, Serbiako gobernuak ez du estatu berria onartu.
 
Bere mugak hauek dira: ipar-ekialdean, [[Bulgaria]] eta [[Errumania]]; hegoaldean, [[Mazedonia (argipena)|Mazedonia]] eta [[Albania]]; mendebalean, [[Montenegro]], [[Bosnia-Herzegovina]] eta [[Kroazia]], eta iparraldean, [[Hungaria]].
 
== Geografia ==
[[Fitxategi:Serbia DisputedKosovo Map.png|thumb|left|Serbia]]
 
Orografiaren aldetik bi eskualdetan bereizten da Serbia: hegoaldea menditsua da: [[Dinariar Alpeak]] mendebalean, [[Sar mendiak]] hego-mendebalean eta [[Balkanetako mendikatea|Balkan mendiak]] ekialdean. Iparraldea, berriz, Belgrad inguruko eskualdea, eta Vojvodina osoa ordokiak dira.
 
[[Danubio|Danubio ibaia]] eta horren adarrak (Tisa eta Morava) igarotzen dira Serbiatik.
 
Klima kontinentala da, neguan oso hotza goialdeetan (-38&nbsp;°C egin dezake), eta udan nahiko beroa, 38° C gehienera. Euri asko egiten du urte osoan.
 
== Banaketa administratiboa ==
{{sakontzeko|Serbiaren banaketa administratiboa}}
 
Serbiaren banaketa administratiboa 24 barrutitan eta [[Belgrad]]oko Hirian egiten da. Barrutiak eta Belgradoko hiria, gainera, udalerritan banatzen dira. Serbiak 2 probintzia autonomo ditu: [[Voivodina]], 7 probintzia eta 46 udalerritan, eta [[Kosovo eta Metohija]]. [[Kosovo]]k independentzia aldarrikatu du baina oraindik orain ordezkatuta dago [[Nazio Batuen Erakundea|Nazio Batuen]] kudeaketarekin.
 
Kosovo eta Vojvodina ez den beste guztiari [[Erdialdeko Serbia]] deitzen zaio, baina ez da benetako banaketa administratibo bat, beste bi probintziak bezala.
 
== Historia ==
Bi aldi nagusitan bereiz daiteke Serbiako historia: [[Erdi Aroa]] eta [[otomandar Inperioa|otomandarren]] mende eman zuen garaia, eta burujabetasuna lortu ondorengoa.
 
=== Sorrera eta Erdi Aroa ===
 
Gaurko Serbiako eskualdea osatzen duten lurraldeetan [[iliriar]]rak, [[traziar]]rak eta [[zelta]]k bizi ziren [[Antzinako Erroma|erromatarrak]] sartu zirenean (K.a. II. mendean). VI. mendean herri [[eslaviar]]rak hasi ziren sartzen eta bertan bizilekua hartzen. Haien mende jarri nahi ez zutenak mendietara edo eslaviarren eskua iristen ez zen haranetara jo zuten, eta lurraldeka ''jupa'' izeneko egituretan antolatu ziren, leinu-elkarteetan alegia. Elkarte zabalagoetan, ''rasca'' izenekoetan, bateratzen ziren. Tarteka ''jupan'' izeneko itzal handiko buruzagiren bat, Vlastimir (850), Ceslav printzea (930-960) edo Voïslav printzea esaterako, agertu zen eta estatu moduko batzuk antolatu ziren, baina betiere aldian aldiko auzoko inperioen mende egon behar izan zuten, [[bulgariar]]raren mende (893-927), [[mazedoniar]]-bulgariarren mende (XI. mendearen hasieran) edo [[Bizantzio|bizantziarren]] mende.
[[Fitxategi:CarDusan2.jpg|thumb|right|200px|[[Eztebe Uroš IV Dušan]] erregea.]]
 
IX. mendean sartu ziren eslaviar liturgia eta [[alfabeto ziriliko]]a. 1159an, Eztebe Nemanja ''jupan'' handiak bizantziarren agindupetik atera zuen Serbia, baina Erdi Aroko goren aldia 1331-1355 bitartean iritsi zuen [[Eztebe Uroš IV Dušan]] erregearekin. 1346an [[Pec]] hirikoko (Hungaria) artzapezpikuak serbiarren eta greziarren enperadore izendatu zuen [[Skopje]]n (Mazedonia). 1389an, [[Kosovoko gudua]] galdu ondoren, turkiarren mende geratu zen [[Serbiako Despoterria|Serbia osoa]], printzerri bat izan ezik, eta lau mendez erabat otomandarren mende egon zen, XVII. mendeaz gero ''haïduk'' legez kanpora jartzen zirenen hainbat matxinada izan zen arren.
 
=== Burujabetasuna ===
 
Burujabetasunaren aldeko matxinadak 1804an hasi ziren. XVIII. mende bukaerako inperio otomandarraren gogorkeriarekin ernegaturik, haren beheraldiaz, eta [[Errusia]] ortodoxoen alde jarri zela baliatuz, hasi zen matxinada, Karageorges edo Jorge ''Beltza'', zerri-tratuan aberastutako nekazaria buru izan zuela. Belgrad eta [[Smederevo]] hartu ere egin zituzten matxinatuek, baina 1812an, [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] aurkako gerrarekin, Errusiaren laguntza galdu zutenean matxinadak ere porrot egin zuen.
 
1815ean berriz ekin zioten matxinadari eta 1817an turkiarrek [[Morava ibaia]]ren behealdeko ibarrean printzerri autonomoa onartu zuten, zergak pagatzearen eta turkiar gudaroste batzuk han geratzearen truke; matxinada horien buruzagi izan zen Milos Obrenovic printze hautatu zuten batzar batean. Serbiako mugei eta printzearen oinordekotza eskubideari buruz hainbat tirabira izan ondoren, eta zenbait matxinadari esker, Serbia autonomoaren mugak hedatuz joan ziren, eta azkenik, 1876an, gerra deklaratu zion Turkiari. Errusiak hartan eskaini zion laguntzari esker, Serbia estatu burujabe gisa ezagutu behar izan zuen Turkiak, Berlingo batzarrean (1878).
 
=== XX. mendea ===
 
1918an serbiarrak, [[kroazia]]rrak eta [[eslovenia]]rrak erresuma batean elkartu ziren, Jugoslaviako erresuman. [[Bigarren Mundu Gerra]]n alemaniarrak Serbia okupatu zuten, eta Kroazia erresuma burujabe bihurtu. Gerraren bukaeran, herri fronteak, sobietar gudarostearen laguntzarekin, Belgrad hartu zuenean, orduan errege zegoen Petri II.ak erbestera joan behar izan zuen eta gobernu berri bat osatu zen Jugoslavian, [[Tito]] buru zuena.
 
1945ean, ezkerreko herri fronteak irabazi zituen hauteskundeak eta Jugoslavia errepublika deklaratu zuten. 1989an, [[Slobodan Milošević|Slobodan Milosevic]] izendatu zuten lehendakari. Haren agintaldian, izugarri areagotu zen serbiar nazionalismoa eta gutxiengoen eskubideen kaltetan; Kosovori autonomia ahalmen guztia kendu zion; bestalde, konstituzioa aldatu zuen lehendakariak aginte handiagoa izan zen. 1991n Eslovenia, Kroazia, Mazedonia eta Bosnia-Herzegovina Jugoslaviatik bereizi eta burujabe bihurtu ziren. [[Bosnia-Herzegovina]]ko serbiarrek, ordea, ez zuten lurralde hori burujabe bihurtzerik onartu, eta gobernuaren aurka gerran hasi ziren.
 
1992an, Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina eta Mazedonia bereizi ondoren, Jugoslaviako Errepublika Federala eratu zen, Serbiak eta Montenegrok osatua. 1992ko hauteskundeetan, Milosevic aukeratu zuten berriz ere lehendakari. Milosevicen agintaldia gero eta autoritarioagoa bihurtu zen eta bere agindupean Serbiak izan zituen hiru gerretan Milosevicen aginduz egindako sarraskiek, hilketek eta giza eskubideen aurkako urraketek gaitzespen handia ekarri zioten nazioartean. Gerrako urte horietan blokeoa ezarri zitzaion Serbiari, eta Daytoneko bake hitzarmena sinatu ondoren eta, bereziki, 1995eko abenduan, Estatu Batuek indarrik gabe utzi zituztenean Jugoslaviari ezarritako zigorrak, Milosevicek arrakasta handia izan zuen bere herritarren artean, blokeoak iraun artean milioi eta erditik gora serbiarrek lana galdu baitzuten.
[[Fitxategi:Former Yugoslavia 2008.PNG|thumb|right|300px|[[Jugoslavia]]ren izan zenaren ondoren sortutako herrialdek, 2008an.]]
 
1997an, okerragotu egin ziren armada federalaren eta Kosovoko albaniarren arteko liskarrak. Milosevicek erreferendum bat antolatu zuen Serbia osoan, atzerritarren bitartekaritza beharrezkoa ote zen jakiteko; boto emaileen % 75ek bitartekaritza ukatu zuen, eta Kosovoko albaniarrek galdeketa boikotatu zuten. 1999an, [[Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea|NATOko]] indarrek airez bonbardatu zituzten Serbia, Montenegro eta Kosovo, ehunka hildako eraginez. Mendekuz, serbiar indarrek kosovarrei eraso zieten eta haietako askok inguruko herrialdeetara ihes egin behar izan zuten. 1999ko ekainean, NBEn indar militar bat hedatu zen Kosovon, jugoslaviar indarrek hala onartuta; teorian, Jugoslaviari aitortzen zitzaion Kosovoren gaineko burujabetza, baina, praktikan, NATOren eta NBEen agindupeko protektoratu bat zen hura. 2000ko hauteskundeak [[Vojislav Kostunika]]k irabazi zituen lehenengo itzulian gehiengo absolutuz, baina Milosevicen jarraitzaileek erabaki hori onartu ez eta bigarren itzulia egin nahi izan zuten. Estatu Batuetako eta Europako Batasunak iruzurra salatu eta galdu zuela onar zezala eskatu zioten Milosevici. Oposizioak herri matxinada bat antolatu zuen, poliziako eta armadako sektore batzuekin batera, eta Milosevicek ihes egin behar izan zuen eta Kostunika aukeratu zuten lehendakari. 2001ean, Milosevic atxilotu zuten. Estatu Batuetako lehendakariak esan zuen Jugoslaviak ez zuela laguntza ekonomikorik jasoko Milosevic Hagako [[Nazioarteko Zigor Auzitegia]]k epaituko ez zuen arte, eta, hala, Milosevic Hagara estraditatu zuten. 2006an hil zen Milosevic, Hagako espetxean, bera epaitzen ari ziren bitartean.
 
2002an, Montenegrok eta Serbiak hitzarmen bat sinatu zuten Jugoslavia izena kentzeko eta Serbia eta Montenegro zeritzan estatu berri bat sortzeko. 2004an [[Boris Tadic]] hautatu zuten Serbiako lehendakari.
 
[[2006]]. urtean, [[Montenegro]]n egindako erreferendum batean, botuen %55a, errepublika hau Serbiarekiko independizatzeko aldekoak izan ziren. 2008an, Kosovoko probintziako legebiltzarrak independentzia deklaratu zuen, baina serbiar agintariek ez zuten independentzia hori onartu. Estatu Batuek eta beste herrialde boteretsu batzuek Kosovoren independentzia aintzat hartzeak manifestazio eta istilu gogorrak eragin zituen Serbian.
 
[[2014]]ko [[urriaren 14]]an, [[2016]]ko [[Europako Futbol Txapelketa]]rako sailkatze partidak jokatu ziren, tartean Serbia-Albania partida, baina, bertan behera utzi behar izan zuen Martin Atkinson epaile britainiarrak lehen zatiko 41. minutuan. Izan ere, partida jokoan zela, futbol-zelaian [[drone]] batetik eskegita agertu zen Albania Handiko bandera batek sutan jarri zituen 25.000 ikusle serbiarrak, eta liskarrak eragin zituen. Antzina Serbiako probintzia izan zen [[Kosovo]]k (gehiengo albaniarra du) independentzia aldarrikatu zuen 2008an, baina Serbiak ez zuen horren independentzia onartzen<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/mundua/osoa/2638056/serbiaalbania--albania-handiko-banderak-liskarrak-eragin-ditu/ «Albania Handiko banderak liskarrak eragin ditu Serbia-Albania partidan»], ''EiTB'', 2014-10-15</ref>.
 
[[Azaroaren 7]]an, [[Jugoslavia]] ohirako Nazioarteko Auzitegiak [[Vojislav Seselj]] Serbiako alderdi erradikaleko buru ohia aske uzteko agindu zuen, osasun arazoengatik<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/97520/serbiako_alderdi_erradikaleko_buru_ohi_bat_aske_uzteko_agindu_dute_osasun_arazoengatik.htm «Serbiako alderdi erradikaleko buru ohi bat aske uzteko agindu dute, osasun arazoengatik»], ''Berria'', 2014-11-08</ref>.
 
[[Azaroaren 10]]ean, [[Edi Rama]] Albaniako lehen ministroa [[Belgrad]]era joatean, [[Kosovo]]ko auziarengatik, prentsaurreko bateratuan haserretu egin zen [[Aleksandar Vucic]] Serbiako lehen ministroa, Ramak Kosovoren independentzia onartzeko eskatu baitzion<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5101859/024/005/2014-11-11/kosovorengatik_haserretu_dira_serbia_eta_albania.htm «Kosovorengatik haserretu dira Serbia eta Albania»], ''Berria'', 2014-11-11</ref>.
 
== Ekonomia ==
Vojvodina eta Serbia eskualdeek nahiko ekonomia aurreratua dute, nahiz Jugoslaviako gerraz geroztik, [[Nazio Batuen Erakundea|NBEen]] blokeoaren ondorioz, enpresen % 10 baino ari ez zen normaltasunez lanean, eta langileen erdia lanik gabe zegoen.
 
Kosovo eskualdeak, berriz, ekonomia atzeratu samarra du; ikatz-meategiak dira aberatsak.
 
Vojvodinako zelaiak nekazaritzako oso egokiak eta emankorrak dira; artoa lantzen da batez ere. Hala ere, Serbiako ekonomian garrantzi handiena [[meatzaritza]]k ([[lignito]]a, [[kobre]]a, [[antimonio]]a) eta eskulanek dute. Industrian makineria, nekazaritzako tresneria, papera, kristala, ehunak eta kimika gaiak lantzen dira. Urezko energia iturriak laguntza handia eskaini dio Morava eta Danubio ibaien haranetako industriari. Burdinbide nagusiak Belgrad [[Nis]] eta [[Vranje]] hiriekin (hegoaldea) lotzen duena, Belgrad [[Subotica]] hiriarekin lotzen duena eta Belgradetik Montenegrora doana dira.
 
== Biztanleak ==
Errepublikako talde etnikoak honako hauek dira:
 
* [[Serbiar]]rak: 66%
* [[Albaniar]]rak: 17%
* [[Magyar|Hungariarrak]]: 3,5%
* Bestelakoak: 13,5%
 
Hizkuntzak nagusiak [[serbokroaziera]] ([[serbiera]] da hizkuntza ofiziala), [[albaniera]], [[hungariera]] eta [[erromaniera|romania]] dira. [[Erlijio]]ei dagokienez, [[eliza ortodoxoa|kristau ortodoxoa]] da nagusi, nahiz eta hainbat gutxiengo ere badiren: [[musulman]]ak, [[katolizismo|katolikoak]], [[erreforma protestantea|protestanteak]] eta [[judu]]ak.
 
== Serbiar ezagunak ==
* [[Darko Kovačević|Darko Kovacevic]] ([[1973]]-), futbolaria.
* [[Savo Milošević|Savo Milosevic]] ([[1973]]-), futbolaria.
* [[Igor Rakočević]] ([[1978]]-), saskibaloi-jokalaria.
* [[Novak Đoković|Novak Djoković]] tenislaria
 
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{ lur | data=2011/12/26}}
 
{{Europako herrialde aurkibidea}}
 
[[Kategoria:Serbia| ]]
Anonymous user